XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Maulek eraman dü Frantziako Txapelgoako finala 8 gerrena Lombez-en kuntre. Maiatz hatsarrean 34 /21 irabazi ondoan, aldi hontan partida urrentü da 15 Lombez-entako eta 12 Mauletarrentako. Mauletarrek abantzüa hartürik iragan igantean, Lombez-ek behar züan 3 intseü markatü eta 5 püntü haboro üken partidaren irabazteko. Hots, Mauletarrak sailkatü dira final laurdenetan parte hartzeko eta ber denboran Federal 1 mailala igaraiten dira.

Entzün Beñat Queheille SAM rügbiko lehendakaria : 


Entzün Julien Goyheneix SAM rügbiko kapitaina : 

Zibero Sports Atharratzeko eskü balu alkarteak bere 60 urte ospatzen dütü aurten. Aurtenko kirol sasua, urte ederra izan da Atharraztarentako, motikoak Nationale 3an goiti joan dira eta neskatilak ere ontsa abiatürik dira. Maiatzaren 25an azken partidak dirate eta besta eder bat badate emaitza horien trinkatzeko. Bestalde, arramaiatzaren 15an date 60 urteak ospatürik Alzaiko gelan. Ondotik, 60 urteak bete ondoan elkarte berri bat sortüko da : "Les Anciens du Zibero" jinen beita gehitzea lagüntzale bezala.

Entzün Pierra Erreçaret Zibero Sports alkartekoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maulen kirol egitürentako, bost urteko lanak presentatürik izan dira . Lehen urtea estüdioa izan bada, ondotik lanak izan dira kirolarien baldintzen hobetzeko, petankarentako axolbü bat, Jai Alaia arraberritzea, argi ezartea rügbi eta zankobalo zelaietan eta beste. Azkenean, 1 000 000 bat gora behera emanik izan da 5 urteentako. Inbestizamentü horik ikasleentako ere eginik dira, azpi kirol egitüra horik Mauleko Kolegio eta lizeo güziek baliatzen beitütüe.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Maiatzaren 5an partida ezinago eder bat egin ondoan, multxoko lehena Lombez erori da Marius Rodrigo zelaian, Mauletarrak nausitü beitzaie aidez 34 eta 13. Hots, 21 püntüen aitzinarekin Mauletarrak joanen dira dagun igantean Lombezerat. Maiatzaren 12ko irabazlea Federal 1 mailala iraganen da,  jakitez Lombez-en helbürüa dela sasu hatsarretik. Hortarako, beharko düe arrabildü Mauletarrek düen 21 püntüen abantzüa. Mauletarrentzat ez da helbürüa goiti joaitea, ata rügbi partidatik landa eztabada biziak izan dira gei honen üngürüan….

Entzün Beñat Queheille SAM Rügbi taldeko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nicolas Eyheregaray 24 urteko gaztea, Zesta Punta jokatzen ari izan da Estatü Batuetako Florida eskualdean. 22 urten aldepeko Mündüko Txapelgoa egin ondoan Kevin Iturria Mauleko lagünarekin, harremanetan sartü zen Ameriketako Jai Alai batekin. Jakin behar da, Estatü Batuetan Zesta Puntak lazgarriko arrakasta badüala. Han bi hilabete iragan ondoan eta emaitza honik ükenik eta experientzaz beterik ützüli da Xiberoalat.

Entzün Nicolas Eiheregaray Zesta puntalaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan