XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Liginagako Dronde aita semeak nausitü dira Xiberoko Mendi Tinietako 56. oto lasterkaldian. Bigerren leküan Pierrine eta hirugerrenean igaran urteko irabazlea Didier Iribarren sailkatü dira. Aste ondar güzian irabazleak lehen leküetan egon dira, nahiz eta Iratin Urrutia anaiek otoa hautsi aitzin aitzinean iragan zeien eta Pierrinekin ere azkarki lehiatü dira. Dronde aita semek, aspalditik egürikatzen züen garaipena azkenean lortü düe. Denbora eijer lagün, oro ezinago ontsa iragan da, jente franko hüilantü da, izan dadin Iratin ala Maidalenan. Parte harzaleek beren aldetik, Ecurie des Cimes alkarteko kideak eskertü dütüe, pistak ontsa prestatü eta hobetü beitütüe. Bestalde, irabazleek jakinarazi deiküe ez düela dagün urtean beren txapela berriz defenditüko, mementoko garaipenaren plazerrarekin nahiago beitüe egon.

Entzün Pierre-Paul Dronde aita 2012ko mendi tinietako lasterkaldiko erabazlea : 


Entzün Louis Dronde semea 56. mendi tinietako lasterkako txapeldüna : 

Entzün Didier Iribarren hirugerren erabazlea eta igaran urteko txapeldüna :

56 gerren mendi tinetako lasterkaldiarekin dügü hitzordüa dagün setemerearen 8 eta 9an. Ostiralean Oloruen hasiko da, ondotik Iratitik iragan ondoan Maidalenan ürrentüko da oto laskerkaldia. Antolazalek gaüza haboroenak pikoan baldin badütüe Olorueko suprefetak püntü bat egin nahi izan dü bi ardatzen azpimarratzeko segürtantxa eta üngüramena.

Entzün Jean-Michel Delver Olorueko suprefeta :

Xiberoko Eskü Hüxkako 5. Txapelgoa jokatüko da, agorrilaren 4tik setemerearen 16ala. Aurten, berezkoen mailako pelotakari berriek parte hartüko düe eta hebenko pelotakariekin üztartürik, düdarik gabe lehia eijerra sortüko düe. Agorrilaren 4an Santa Grazin, 18an Mitikilen, 25 eta 26an Sohüta eta Gotainen jokatüko dira final laurdenak, final erdiak üsatü bezala Garindaine eta Muskildin setemerearen 2 eta 9an, finala setemerearen 16an datekealarik Urdiñarben. Mauletarren aldetik, Latxere, Iroume, Jauregui, Lafitte, Elissiry, Ithurralde, Landagaray, Christy eta Hegiaphal ariko dira, Amikuzetik Ximun Luku, Noizbaitetik Beñat Maitia, Berezkoen aldetik Alfarro, Soruet, Itoiz eta Muskarditz eta Azkainetik Jon Laduche. 3. mailako partidak goizetan jokatüko dira 11etan, eta arrestiritan 16etarik harat 2. eta lehen mailako partidak. Lehia eijer baten mentüran gira segür eta giro ezinago hona izanen da herri horietako plazetan, denak biribilkatürik pilota lüzaz bizi dadin Xiberoan.

Entzün Alain Mugordoy Eskü hüxkako txapelgoaz ardüratzen dena : 

Setemerearen 2an Garindainen goizanko 10tan 3. sailan Nikolas Urruti eta Allande Iritziti, Olivier Rospide eta Jean Mixel Bonnefonten kontre ariko dira. Ondotik, 11etan lehen sailan, Olivier Landagarayek eta Thierry Itoizek, Xabi Heguiaphal eta Beñat Maitiaren etzean jokatüko düe. Arrestiritan 2. sailan 17tan, Mikael Arricau eta Pierrot Idiart, Philippe Caset eta Thierry Intxastoixipiren kontre ariko dira. Aldiz, bigerren erdi-finalan setemerearen 9an Muskildin igantearekin, goizanko 11tan 3. sailan, Patrick Irigoin eta Vincent Mongaston, Patxi Cazenave eta Yannick Exilard-en etzean ariko dira. Arrestiritan 16etan, 2. sailan Jean-Bernard Ayçaguer eta Pierre Arçanüthürry, Didier Berassategi eta Erik Etxarten kontre lehiatüko dira eta azkenik 18etan lehen sailan, Peio Jauregi eta Ximun Luku, Mixel Latxere eta Eric Ithurralden kontre ariko dira. Azkenik txapelgoaren ürrentzeko, finalak jokatüko dira ondoko igantearekin setemerearen 16an Urdiñarbeko besteen kari.

Entzün Alain Mugordoy Xiberoko Eskü-hüxkako txapelgoako antolazale bat : 

Mauleko Besteen kari hasiko da Maule Hiriko üdako Zesta Punta sasua. Üztailaren 12an ostegünarekin kinielak parioak jokatüko dira eta sari andana bat irabazten ahalko dira. Ondotik, üztailaren 19an hasiko da amatüren txapelgoa, Frantziako txapelketako erdi finalistak lehiatüko dira Guetariako Olharroa Donibane-Lohitzüneko Luzaz Gazteren kontre. Gero, üztailaren 26an Hossegor Bidarteko Kostakoaren etzean ariko da eta finala agorrilaren 2an jokatüko da. Bestalde, Profezionalen txapelgoa agorrilaren 9an jokatüko da. Lehen finala erdian, Tambourindeguy eta Etchetto, Curveur eta Minvielleren kontre ariko dira. Ondotik agorrilaren 16an bigerren finala erdian, Olha Eyheregaray Foronda Mandagaran-en etzean ariko dira. Ürrentzeko, finala agorrilaren 24an iraganen da ostiralarekin Mauleko Jai-alaian. Aurten, Ipar Eüskal-Herriko beste Jaï-alaïetako lehiaketetan bezala, Hego Eüskal-Herriko bi enpresetako jokülaririk gabe eginen da Mauleko txapelgoa.

Entzün Jacky Eyheregaray Mauleko Pilota batarzünako lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan