XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Frantziako artekoen Belascain edo Reichel B mailako txapelgoaren finala eraman düe Mauletarrak Nafarroa taldearen etzean 3/0, maiatzaren 13an Donapaleün. Düdarik gabe,, Xiberotarrak botzik ziren beren balentrüaz.

Entzün Claude Sardoy Mauleko trebazailea :


Entzün Beñat Queheille SAM rügbiko lehendakaria :

Entzün PierrePochelu kapitaina :

Entzün Pantxo Otxobi Nafarroa taldeko trebazalea :

Frantziako Berezkoen Biazkako Eskü-Hüskan, Trinketeko Txapelgoaren hirugerren egünaldia jokatü da Mauleko Glaria Trinketean. Pelotakari eijerrak ari baziren ikusgarri ez da ber mailakoa izan. Lehenik, Patrick Ibarrola eta Thierry Harizmendi aidez nausitü dira Waltari eta Bonnebeltxen kontre 40/12. Ondotik, Gregori Aguirre-Paxkal de Ezkurra eta Laurent Lambert-Andde Curutcharryen arteko partida ez da lüzaz iraün, De Ezkurra mankatü beita saihetsean. Ondorioz, Lambert ta Curutcharryentako joan da partida 40/08.

Entzün Patrick Ibarrola partidatik landa :


Entzün Philippe Carricart Federazioneko ardüradüna  : 

2011-2012 sasuaren ürrentzeko bost partida jokatzeko baratzen zaio Mendikotako "Neska Gaitzak" taldeari. Igante hontan Baionako 2. taldea errezibitüko dü Etxekopaian. Gero, Arroxela errezibitüko dü 18an, 24an Limoges-en aldi date, apirilaren 1an Bruges-eri batzarria eginen zaiolarik. Apirilaren 8an jokatüko dü sasu hontako azken partida St-Yrieix-en. Mementoko taldea seigerrena sailkatürik da eta helbürüa da multxoaren erdian egoitea eta azkenean Federale 2an jarraikitzea dagün sasuan. Beraz, martxoaren 11an arrestiriko 15etan Mendikotako Etxekopaia kirol zelaian, Neska Gaitzak taldea, Baionako 2. taldearen etzean ariko da.

Entzün Christelle Harislür Mendikotako rügbi emazteen taldekoa : 

56. gerren Mendi Tinietako lasterkaldia, Oloruetik partitüko da aurten setemerearen 7an. Neskenegüneko lasterkak, betikoak dirate : Hegixurin Okabe eta Mehatzekoak. Igantean aldiz, Zalhagainen eta Hegixuri, eta azkenik, Barkoxe eta Atarratze aldeko Züholakoa. Üngürümenaren zaintzeko baldintzak pezatzez zoatzala erranik izan da biltzar nausian. Azkenik, komerzio eskola batetako ikasle elibatek, Mendi Tinietako lasterkak Xiberoari ekarten dütüan ondorio ekonomikoak aztertü behar lütükee. «Ecuries des cimes» alkartearen aitzinkontüan ,120 000€ koa bada, lasterka hau dela eta, 60 000 arraützültzen dütü Xiberoko ekintzale ekonomiko ezberdiner...

Entzün Jean-Bernard Pinque eta Philippe Pérez Mendi tinietako lasterkaldiko antolazaleak : 

48 minuta ! Hona, zonbat denbora eman düan Laurent Galinierek Atharratze-Maule lasterka egiteko. Lehen xiberotarra Nicolas Duplaak 4 minüta haboro eman dütüalarik, 8 gerren leküan ürrentü dü. Emazteetan, Nathalie Olazagasti izan delarik irabazle oren bat eta bi minütetan. Hoinezkoetan, lehena Bruno Kawal izan da oren bat eta 7 minütekin eta emaztetan Jeanine Rouyeret oren bat eta hogeita zazpi minütetan. Giro ederrean iragan da lasterka 300 bat parte hartzaleekin. Maska ederrenaren saria, eskoziarrez beztitürik zen batek dü saria eraman.

Entzün Jaki Eiheregarai lasterkako antolazalea : 


Entzün Laurent Galiner "Foulées souletines" lasterkako irabazlea : 

Entzün Francis Gauze hoiñezkoetan bigerrena : 

Entzün Nathalie Olazagasti nesketan lehen erabazlea : 

Entzün Nicolas Duplaa 8. leküan ürrentü düan Xiberotarrak : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan