Pilota non nahi !!!

Inprimatu

Pilotaren üngürüko zer nahi hitzordü finkatürik da aste ondar hontan Xiberoan. Lehenik Larraineko Betzüla trinketeko lehiaka jokatüko da ostiral eta igante hontan. Bi erdi finalak ostirale hontan jokatüko dira 20etarik harat. Afitxan agertzen diren pilotakarietan kanbiamen zonbait gertatü dira eta gerta dirateke oraino, bena normalki Hervé Etxeverri eta Patrick De Ezkurra, Soruet eta Harizmendiren kontre ariko dira eta ondotik Xala edo Martinez de Irujo eta Battitta Ducassou, Lanbert anaien etzean ariko dira. Finala Igantean 11etan jokatüko da. Partida xüxenean jarraikitzen ahalko düzüe Xiberoko Botzean.

Entzün Didier Berazategi lehiakaren antolatzailea :

Bestalde zesta puntan, mündüko txapelgoaren kari goi mailako partida bat jokatüko da ostirale hontan 21etan Mauleko Jaï-alaïean. Idazten dügün memento hontan, ariko diren pilotakariak ez dira ezagütüak sailkatzeko partidak beitira oraino aste erditsü hontan jokatzeko.
Agorrilaren 24an, hots neskenegünean 4. Final laurdenak jokatüko dira Altzürükün. 11etan 3. Mailan, Sébastien Queheille eta Sébastien Arla, Nikolas Urruti eta Allande Iritziti-ren kontre ariko dira. Arrestiko 16etan 2. mailan, Philippe Caset eta Arño St-Jean, Guillaume Bernard eta Thierry Intxastoïxipi-ren kontre. 17etan lehen mailan, Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe, Ximun Luku eta Fernando Goñi III-ren kontre ariko dira.