XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Mauleko SAM rügbia Federale 1an sailkatürik

Maulek eraman dü Frantziako Txapelgoako finala 8 gerrena Lombez-en kuntre. Maiatz hatsarrean 34 /21 irabazi ondoan, aldi hontan partida urrentü da 15 Lombez-entako eta 12 Mauletarrentako. Mauletarrek abantzüa hartürik iragan igantean, Lombez-ek behar züan 3 intseü markatü eta 5 püntü haboro üken partidaren irabazteko. Hots, Mauletarrak sailkatü dira final laurdenetan parte hartzeko eta ber denboran Federal 1 mailala igaraiten dira.

Entzün Beñat Queheille SAM rügbiko lehendakaria : 


Entzün Julien Goyheneix SAM rügbiko kapitaina : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan