XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Urte oso ederra izan da Atharratzeko Zibero Sport eskü balua alkartearentako, hori azpimaratürik izan da igaran den biltzar nausian. Bi taldeak mailaz goiti joan dira eta dagün sasuan hürrünago joan beharko dira jokatzera. Ondorioz, Zibero Sport alkarteko kargüak emendatüko dira %30ez. Prefosta, alkarteak sos ütürri berri beharko dü atzaman eta betiko lagüntzaleetaz  kontatzen dü. Nazionala 3an izanik, xiberotar hanitx esperantxa düe beren süstengüa erakusteko. 

Entzün Pierre Erreçaret Zibero Sport alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko Futbol taldea dagün sasuari so da jadanik eta goragoko mailan aritzea helbürüa finkatü dü. Erran behar da, helbürü hau ez dela oraikoa bena aurten bezala kopan ezarririk indar hanitx ez direla heltü horren betetzera. Haatik, hiru urte barne Vispaly Kopa berritan irabazi düe eta aurten bereziki Frantziako Kopan balentria ederra egin düe. Trelissac, eskualde mailako Akitaniako talde azkarrenaren kontre ohorearekin galdü züela ohart etxekiko dügü. Dagün sasuan beti, arbitrajegoan bi gazteen formatzea esperantxa düe eta bülegoan sartü diren ardüradün gazteer lekükoa igaranazi.

Entzün Jakes Jaragoyhen SAM FOOTeko ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Dirdiratü gabe Chambery-k irabazi dü Federale 2ko Frantziako txapelgoan ekainaren 9an Bézier-en. Partidaren ürrentzean 6na emaitza zen markagailüan eta berdin lüzapenen ondotik. Azkenean Alpesetakoak 7/6 nausitü dira zigor jaurtiketan edo penalitateetan. Mauletarrek ahal züen güzia eman düe partidan, irabazteko paradak ere izan dütüe, bena azkenean zoritxarrez, nolazpait galdü gabe galdü düe. Ohart etxekiko dügü hala ere, egin düen ezinago sasu ederra, doï doïa bixkotxaren gaineko gerezia eskaz baratüko da.

Entzün Beñat Queheille SAMko lehendakaria : 


Entzün Gillen Queheille jokülaria : 

Entzün Jean-Michel Arrayet SAM Rügbiko trebazalea :

Entzün Nicolas Urruty rügbilaria :

Entzün Ximun Castillon SAM rügbi taldeko trebazalea :

5 gerren edizioa beteko dü aurten, ESAIT eta Mauleko SAM ziklisma alkarteak antolatzen düen Iratiko Tourrak. Arramaiatzaren 29 eta 30ean iraganen da Xiberoaren gainti. Lehen egünean 80 kilometra badate kurritzeko eta bigerrenean 114 km. Lehen etapa Maulerik Atharratzera bürüz joanen da, hortik Maidalenala. Maidalenan denak alkartü ondoan, Barkoxerat joanen dira eta berriz Maulerat. Bigerren egünean aldiz, Maulerik Santa Grazira joanen dira, hortik San Martiko Harri arte kronometratürik date. Gero lasterkalari güziak Hetara eraitsiko dira, Atharratze eta Maulerat ützültzeko. Izenen emaiteko edo xehetarzünentako www.iratikotourra.com webgünean edirenen dütützüe. Azpimarratzeko da ere, ez dela bortxaz bi egüneko ützülia egin behar, bat bera ere egiten ahalko da.

Entzün Iratiko Tourraz xehetarzün zonbait : 

Gehitüen mailako txapelgoak ürrentürik, 60. urtebürüko bestari so da Zibero Sports, Atharratzeko eskü balu taldea. Urte bürüko opari eijerra eskentü düe neskatilek eta motikoak nazional mailako txapelgoala igaran dira. Ardüradünak botzik dira bena argi düe dagün sasua urte zaila dateala kirol eta sos mailan, bideko fresak handitüko beitira. Halere, esperantxa düe betiko süstengazaleek indar berezia eginen düela. Bestalde, aspalditik aipatzen den alkarteen gela berria egürükitzen düe, animazione zonbaiten antolatzeko eta sos zonbaiten sarazteko. Artean, urtebürüko besta ospatüko düe dagün arramaiatzaren 15an Altzaiko gelan. 

Entzün Pierre Erreçaret Zibero Sport alkarteko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan