Berriak

Berrezkoen binazkako frantziako txapelketako partida zonbait eginen dira Xiberoan.
Azken urteetan bezala, Maule, Garindaine eta Lohitzuneko trinketetak jüntatü dira, 6 partida ederren proposatzeko.
Bakotxak A eta B heineko multxoko partida bat ükenen dü.
Lehen hitz ordüa Maulen:
martxoaren 5 an, neskenegünean, Glaria trinketean :
15.30 : Monce- Bonnebeltx/ Goikoetxea –Lamure
16.30: Waltary- Bilbao/Ospital- Ximun lambert
Lohitzunen martxoaren 13 an ,igantean:
15h Etxegaray-Lazkano/Inchauspé –Amulet
16h Laurent Lambert- De Ezkurra/Ospital –Ximun Lambert
Garindainen martxoaren 19 an, neskeneguna:
16h Inchauspe –amulet /Monce- Bonnebltx
17h Larralde- Guichandut/Waltary- Bilbao
Cedric Samalbide eta Edouard exilart:
Mauleko pelota batarzünaren biltzar nausian bilan entrabala egin da; emaitzen aldetik eta bereziki pübliko eskaza aipatü dü Jaki Eyheregaray lehendakariak.
138 lizentziadün bada orotarat eta modalitate andana bat eskentzen da gazteer; gogor izanagatik, eskü hüskak dü arrakasta handiena.
Sosen aldetik ez da arrenkürarik, spontsor edo sos emaileak direlakoz, bestelan pelota partida oroetan sartze eskazak izan dira. Denboran, zezta puntak züan biziarazten pelota batarzüna; egün, üdako leiaketak ez dü haboro püblikorik, ez da aski egiten fresentako.
Bilana ez hona izanik ere, bada talde bat bat pelotaren biziarrazteko xiberoan eta aurten ere üsatü hitzordüak emanik dirateke, dagün aste ondarrean berean berrezkoen partidak izanen dira Mauleko trinketean.
Jacky Eyheragaray lehendakaria:
33gerren aldikoz "foulées souletines" lasterkaldia eginen da, barantailaren 21ean, igande hontan basabürüko ihautekin ber zoinean. Aurten berriz ere Atharratze Maule zentzüan dateke, Mauleko kirol saila, ohartü beidira jenteek zentzü hori nahiago züela. Jüstoki aitzineko urtean sekülan beno parte hartzaile haboro baziren 310 bat beiziren.
2 lasterkaldi badateke:
bat lasterkaz 15kmoz eta goizeko 9.30tan abiatzez
bestea ebiltez 12.5kmkoa eta goizeko 9tan abiatzez.
Horien aipatzeko Sébastien Challa eta Jean Jacques Eyheragaray haütetsiak:
"Foulees souletines " lasterkaldiaren 33gerren edizioa igaran da atzo eta erraiten ahal da arrakasta üken düela. 320 bat lasterkariek parte hartü beitüe ebiltez edo lasterkaz. Igaran urteari konparatüz 20 bat haboro baziren igande hontan. Erran behar da denbora ederra zela eta horrentako karriketan jente andana bat hüllantü da lasterketaren ürrentzearen so egiteko Mauleko plazan.
218 Lasterkari orotarat. Gizonetan :
1Kevin Laserre (47mn54 sekunda ezarri dü 15 kmren egiteko)
2. Duhamel Justin
.3. Martins Alphonse.
4. Duplas Nicolas (Xiberotarrak)
5. Lago Kevin (Xiberotarrak)
Nesketan :
1. Barrere Marion(57mn27sek) 2.Longis Charlotte 3.Darribere Isabelle 4Houret Maylis (Xiberotarrak)
107 Ebiltari (13km) Gizon : Emazte :
1Gauze Francis 1oren15mn 1.Larrandaburu Isabelle
2. Dominguez Serge 2. Delatre Christel
3.Manhaguet Daniel 3Lafargue Isabelle
Lasterketa nola bizitü düen galdegin deiegü antolazaleer eta parte harzaleer:
Sebastien Chala Mauleko kirol saileko antolazalea :
41gerren “Essor basque” bizikleta lasterkaldia abiatüko da bihar, barantailaren 13an. Barantailaren 21a arte 5 lasterkaldi ezberdin izanen dira, Bokale eta Maulen artean. Mauleko azken lasterkaldi hau barantailaren 21ean Xiberoan gaindi ibiliko da, aintzineko urteko ber ibilbidearen jarraikitzez.
2 lehen etpak edo lasterkaldiak kostaldean izanen dira, azken 3ak aldiz barnekaldian.
"Essor basque" lasterkaldia urteko lehenetarik da eta honek dü hein hobenetako txirrindularien sasoa abiatzen, izan lehen edo bgerren kategorikoak.
Christian Bibal antolazailea:
