XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Argazkia : Beñat DelafourcadeLiginagako Dronde aitasemeek irabazi düe, aste ondarrean iragan den Xiberoko mendi tinietako 57. auto lasterketa. Denbora txarrak baldintzatü dü lasterka. Neskenegünean Iratin, azken bi espezialak gelditürik izan ziren lanoen gatik eta igantean berdin Maidalenaren aldepean ürrentü behar izan düe. Dronde aitasemeak bürütik bürü jaun eta jabe izan dira, eta beste autoekilanko arteka geroz eta haundiago izan da beti. Bi garaipena bi urtez segidan düe Xiberoko lasterkan eta Frantziako txapelgoaren kontü aurtenko bostgarrena da. Txapelgoan düen lehen leküa azkartzen düe eta ez bada sorpresarik txapelgoa irabaziko düe aurten. Bi lasterka baizik ez dira gelditzen, Royan eta Evreux-en.

Entzün Pier Paul Dronde :


Entzün Louis Dronde : 

Entzün Adrien Queheillalt Urdiñarbeko gidaria : 

Entzün Philippe Perez Ecurie des Cimes alkarteko lehendakaria : 

Xiberoko Mendi tinietako 57. auto lasterketa, Setemerearen 6,7 eta 8an, ostirale hontarik iganteala iraganen da. Ezpeize, Bildoze eta Maulen ostiralean, Iratin, Hegixuria, Mehatze eta Okabe neskenegünean, Eskiula, Ambeltze, Barkoxe-Zuhola eta Iruri-Maidalenan igantean, 8 espeziala eginen dütüe, izena eman düen 90 auto gidariek. Frantziako txapelgoan, parte hartzaile gehien biltzen dütüen lasterka da eta haren irabaztea garrantzi berezia dü beti.  “Ecurie des Cimes” alkarte antolatzaileak lan haundia eramaiten dü urte orotan lasterkaren antolatzeko, bena geroz eta zailagoa egiten zaio baimena güzien lortzea, arrautegiaren aldetik baita ere bereziki üngürümenaren aldetik baldintzak geroz eta zorrotzagoak beitira. Frantziako Rallye txapelgoan lehen sei leküetan sailkatü direnak abiatzean izan dira. Dronde aita-seme, joan den urteko irabazleak, txapelgoako lehen leküan direnak, irabaztera horra dira aurten ere, bena Urrutia anaiek, Poincelet-ek ala Anixet Garikoitz, bi urtez parte hartü gabe egon denak, ez düe hola amore emanen.
Entzün Jean Bernard Pinque antolatzailea :

Maule Hiriko zesta punta lehiakaren finala agorrilaren 30ean ostiralarekin jokatüko da 21etan Jaï-alaïean. Christophe Olha eta Nikolas Eyheregarai, Tanbourindegi eta Etxeto-ren kontre ariko dira. Aitzin partidan, Kevin Ithurria eta Intza ariko dira TouKoulet eta Albero-ren kontre. Bigarren urtekoz, aiharia ere proposatzen dü Mauleko pilota batarzünak interesatürik diren güzieri. Leküen etxekitzeko deit 06 82 66 16 33 ostegün arratsa gabe.

Entzün Jacky Eyheregaray Mauleko pilota batarzünako lehendakaria :

 

Pilota franko bagünüan aste ondar hontan Xiberoan. Lehenik iragan ostiralean Maule Hiriko zesta punta lehiakaren finalak jokatü dira. Profesionalen finalean Ion Tanbourindegi eta Nikolas Etxeto nausitü dira, Christophe Olha eta Nikolas Eyheregarai-en etzean 35 /32. Zinez jokatürik izan den partida jarraiki ahal izan düe nonbre haundian hüilantü ziren soegileek. Aintzin partida aldiz, Kevin Ithurria eta Etxeverri nausitü dira Alveiro eta Errandonea-ren kontre 12/15, 15/13 eta 10/05. Lau gazte horiek Mexikon jokatüko den gazteen mündüko txapelgoan parte hartüko düe hilabete hontan.
Xiberoko eskü hüxka txapelgoaren kontü hiru partida jokatü dira Garindainen atzo setemerearen 1ean. Lehen mailan Bastien Christy eta Ximun Lanbert-ek, Urdiñarben setemerearen 15ean jokatüko den finalean aritzeko txartela irabazi düe, Hervé Eliziri eta Beñat Maitiaren kontre irabaztez 30/22. Bigarren mailan, finalaretanko sailkatü dira Mikael Arricau eta Erik Etxart, partida zinez ederra jokatü ondorren, Jean Bernard Ayçaguer eta Sylvain Eyheramouno kontre 30/23 irabaztez. Hirugarren mailan, Denis Aguerre eta Patxi Cazenave, Pagolako bi gazteak, Urdiñarben izanen dira ere finalean, Urdiñarbeko Antoine eta Charles Dameron-ren kontre 30/24 irabazi düe atzo.
Entzün Nicolas Eyheregaray :


Entzün Kevin Ithurria :


Dagün pilotako hitzordüak, Gehiago irakurri klixkatzez.

 

Argazkia : Jean Louis BaffalioSoegile hanitxen aitzinean jokatü da Xiberoko eskü hüxka txapelgoaren azken final laurdena, iragan neskenegünean, agorrilaren 24ean. 3. Mailan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla nausitü dira, Mixel Agergarai eta Allande Iritziti-ren kontre, 30/29. 2. Mailan, Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi pareak irabazi dü, Philippe Caset eta Edouard Exilard-en etzean 30/13. Eta azkenean Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe sailkatü dira erdi finaletan hartzeko, Fernando Goñi eta Ximun Lucu irabaztez, 30/17. Giro ezinago honean iragan da oro eta egünaldia üsatü bezala kantüz ürrentü da. 
Fernando Goñi III kümita berezia zen urten. Paradaz baliatü gira berarekin mintzatzeko.
Entzün Fernando Goñi III :


Lehen erdi finala setemerearen lehenean, dagün igantean jokatüko da, Garindaineko besten karietara. Bigarrena aldiz setemearen 8an Muskildiko besten karietara. Egitarauaz xehetarzünak ondoan klixkatzez.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan