XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Azkenekoz derbia irabazi düe Mauletarrek Olorue kontre

Mauletarrak nausitü dira derbian !!
Olorueri kontre igande hontan xiberotarrak dütüe biarnesak menperatü.
Partida abiatze hona egin eta, bertan 13-00 aitzinean ziren mauletarrak Olorueko gibelkariak hiru zigor kolpe hütx egin ondoan.
Bena biarnesak ez düe sekülan zeditü eta arrenkuatü gabe13 7tarat hüllantzen dira denbora erdian.
Uztartze hon baten esker, 14 13 lehentze aitzinean igaiten ziren biarnesak 60gerren minütan.
Behar ere, Bixente Sahü düala bi aste heldürik Mauleko taldean ez da ikara 16 14 berriz aitzinean iragaiteko.
Azken 10minutatetan Marius Rodrigoko 3000 so egileak izerdi hon bat biltzen ziren bena 5 urte pazentziatü ondoan merexitü düe Oloruen irabaztera.
Audela erreserba ere nausitü da 31-00 sekülazko saso abiatze hona egin ondoan.
Adrien Bugat:


Benat Queheille:

Bittor Abioitiz:

Mathieu Cazaubon:

Yannicq Vignette:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan