Xiberoko txapelgoa

Inprimatu

Xiberoko eskü hüska txapelgoako lehen final erdiak, Garindainen, Herriko besten karietara jokatüko dira aste ondar hontan. Bena kasü beste urteer konparatüz kanbiamen badirateke. Lehen mailako final erdia neskenegünean jokatüko da arrestiriko 18etan. Mixel Latxere eta Peio Ginxandut, Christophe Cigarroa eta Ximun Luku-en kontre ariko dira.
2gerren eta 3gerren Mailako beste final erdiak aldiz igantearekin jokatüko dira. Igante goizan 10etan 3gerren mailan, Joanes Etxebarria eta Olivier Ximitx, Nikolas Urruti eta Allande Iritziti-en kontre ariko dira. Arrestiritan 17etan 2gerren mailako final erdia, Aizaguer eta Lafuente, Berazategi eta Sallaberri-ren artean jokatüko da.

Final erdi horien paradaz baliatü gira üdako partiden bildümaren egiteko, Alain Mugurdoi antolatzailearekin: