XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Mauleko eskola püblikoetan bi erakasle postü erdien elkitzeko erabakiak, bazterrak nahasten dütü Maulen, eta Mixel Etxebest aüzapezak, Maulepeko eta gaineko eskolen botitzeko, konzertaziorik gabe egin düan proposamenak oraino nahasmen haboro ekarri dü. Etxenkoek, proposamenaz informazio eskasa salatzen düe eta petizione bat abiarazi düe, aüzapezarekin hitzordü baten ükaiteko. Michel Etxebest-ek bere aldetik dio postüak galdü badira, haur eskasaren gatik dela eta uste dü behar direla bi eskolak bateratü. Hezkunde nazionalaren kuntre joiatea ez dela aija eta hobe dela denen artean ikustea zer nolako eskola nahi den Maulen, haurren honean, gehitü dü. Aüzapezak hitzeman dü, bakantzetarik landa etxekoekin mintzatüko dela geroaren aipatzeko.
De Gilbert etxenkoen ordezkaria :


Mixel Etxebest aüzapeza :

Barnetegi berriaBarnetegi berria estrenatü berri da Xiberoko laborantxa lizeoan. Inbestizamentü hanitx egin da azken urteetan eta azken honekin ikasle gehienek ikastetxean berean lo egiten ahalko düe. Erran behar orai artino Maulen edo Mendikotan gaüa iragaiten züela zonbait, lekü eskasez. Hiru ehün ikasleekin garapen haundia ezagütü dü lizeoak, eta ikasteko baldintzen hobetzea behartürik ziren ikastetxe pribatü honen ardüradünak. Lizeoa ekonomikoki osagarri honean izanez, eraikuntzak berriak mailegürik egin gabe egin ahal izan dütüe. Beste xede zonbait badütüela oraino jakinarazirik izan da azken biltzar nausian, horien artean Eüskararen erakastea dagün sartzetik harat date azpimarragarriena.

Julien Berzaitz lizeoko presidenta :


Christophe Gaget züzendaria :

"Ernest eta Celestine" eleberria plazaratü dü Astobelarra argitaltexeak, Xiberoko Gaü Eskolaren partaidetzarekin. "Ernest eta Celestine", Daniel Penac Frantses idazlearen lan bat da, Gaü Eskolako 5. mailakoek Eüskarara ützüli düena. Hartz eta sagü baten historia kondatzen dü libürüak, alkarrekin deus ikustekorik düen kabale horien arteko herra nola gainditüko düen. Lan haundia egin düe Gaü Eskolako ikasleek, eta düdarik gabe eskertüko dütüzüe, adin güzietako haur eta gehitüentzat eginik den libürü hau erostez. Gaü Eskolan eta üsaian libürüak saltzen dütüen Xiberoko beste saltegietan.
Beñat Espil erakaslea :

Sail elebidüna, Eüskara-Frantsesa, zabaltzeko ürratsetan dira, Ezpeize, Xarrikotapea eta Lixoze herrien artean osatzen düen eskola püblikoan. Hiru Herriko Etxeek züen gogoeta büiltarazi eta berriki etxenkoek galtoa lüzatü düe Akademiako Ikuskaritzari. Hiru herri horietako berogei ta hama hiru haur kondatzen dira, handienak Ezpeizen eskolatüak dira, ttipi güziak aldiz Xarrikotapeko eskola berritüan. Hots, ttipietarik abiatüko da gela elebidüna eta jadanik  etxekoetarik hamaseiek adosmena eman düe. Orai Akademiako Ikuskaritzak galtoa ikertü beharra dü, herritarrek aldiz esperantxa hona düe honartüko dela.
Jean Marie Jaureguy :

2014eko ikastaldiko ikasle talde bat.Xiberoko Gaü Eskolak bere sartze prestatzen ari da. Izenen biltzeko permanentziak etxekitzen dütü irailaren 26ala arrestiriko 16etarik 20etara, astelehenetik ostiraleala. Ikasle taldeak mailaka antolatüko dira eta sei lagün izan beharko dira gütienetik talde bakotx. Gaü Eskolak, erakasle lagüntzaileak ere txerkatzen dütü. Permanentzietara hüilantzen ahal zide edo deitzen ahal düzüe 05 59 19 18 44 telefono zenbakiala.
Maritxu Gauyacq ikaslea :


Beñat Espil erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan