XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Barkoxeko eskolako etxekoek petizione bat abiarazten düe salhatzeko akademiako inspektüraren erabakia : 4 urte petik diren haurren ez honartzea klase bakotxa den eskoletan.
Barkoxe ez da herri bakotxa kasü hortan Xiberoan; Larraine, Santa grazi, Montori eta Ainharbe ere hunkirik dira eta denek  eza  üken düe akademiatik.
Proposatürik izan zaüe dener, aizoan düen  eskola batekin alkartzea ! Honkirik diren 5 herrietan gogoetatzen ari dira, etxekoak eta herrietako kuntseiluak,  ikusteko zer egiten ahal düen .
Arte hortan Barkoxtarrek erabaki düe petizione horren zabaltzea dener , goiz edo berant herri guziak honkirik izaten ahal beitira .
Petizione hori atzamaiten ahal da Avaaz.org web günean eta lotüra heben düzüe:
https://secure.avaaz.org/fr/petition/Inspection_Academique_Lobtention_des_derogations_pour_scolarisation_des_enfants_de_de_4_ans/
Alain Etxeberri Barkoxeko aita bat:

Bihar danik eta ostiralearat arte, Gipuzkoako Oihartzun hirien den « Haurtzaro » ikastolatik, 80 bat haur jinen dira Aloze eta Sohütako ikastolek kümitatürik. 
« Zazpiak bat » izeneko hitzarmenaren bidez,bada bi urte orai alkarren arteko kürütxatzeak abiatü dütüela,helbürüa delarik alkarren arteko ezagützaren barnatzea.
Haurren arteko trükaketak ere lehenetsi nahi dütüe , eskolako lanen bidez, eta haurrek alkarri ezkiribatzen dütüen  gütünen bidez.

Neskenegünean , Xiberoko ikastolako etxekoek, Oihartzuneko bidajea egin düe bestatto baten bidez alkartze honen ürrentzeko.


Ttittika ebili zaükü Oihartzüneko ikastolarat:

Eüskararen hobetzeko edo perfekzionatzeko ikastaldiak eman dütü Xiberoko IKAS alkartearen adarrak.
 Ofizioko langileentako, izan erakasle ala kazetalarientako, orotarat 15bat bildü dira aldikal.
Aurten 3 kurtso emanik izan dira, ortografia, aditzak  eta hiztegiaren hobetzeko.
Hortako Jean Louis Davant, Juje Etchebarne eta Allande Socarrosek erakasle lanetan erauntsi düe.
Ikas-en Xiberoko adarreko Maide Bedaxagar günean Kurtso horien antolatzailea :


Erran bezala IKAS-en webgünean edireiten ahal dütüzüe züek ere kurtso horiek, eta kitorik. Bestela xiberoako IKASera deitzen ahal düzüe 05.59.28.78.91 zenbakiala.

Johane etxebestek urte osoan  Master class –ak eraman dütü Xiberoko lizeo ezberdinetako 20bat ikasle talde batekin eta ikusgarri bat montatü düe.
Master class –ak , Xiberotar dantza baxoan opzione gisa aurkezteko posibilitatea eman dü ikasle zonbaiter.
Horren balorazionea egitekoan, arrenküra zonbait agertü dira: Baxoan presentatzeko ez züen ber pieza emaiten ahal, eta horrengatik Hiruek baizik ez düe azterketa igaranen .
Bena halere aitzakia eman dü horrek, dantza eskola eta herri ezberdinetako gazteeri elkartzeko, eta dantzan aritzeko.
Dagün urtean ez bada balinba opzionea azterketan igaranen, aste oroz biltzearen jarraikitzea xedea düe gazteek. Adin horretan ere, dantzatzeko gogoa eta nahiküntea erakasten beitüe.

Johane Etchebest:

Muskildi bizi alkarteak antolatzen dü gaüaldi bat asteazken gaü hontan  Posonpes gelan.
Bidaje baten kontatzera jinen da Ezpeletako familia bat ;
Urte batez, familia osoa, ait’amak eta 6 haurrak joan dira bidajez mündüaren gainti.
 Ezpeletatik abiatü dira Laos aldealat kamioz eta karabana batekin, Europa eta ekialdea trebesatü ondoan Asiaren parte bat eta Nepaleala arte joan ziren.
Hiriart familiak bidaje hori kontatüko dü ,sinpleki, argazkien bidez eta galtoer arrapostüak emanen dütü.
Hitzordüa Muskildin posonpes gelan 9 etan.
Popol Bosq "muskildi bizi" alkarteko kidea:


Oier Hiriart familiako aita:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan