XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Eüskararen hobetzeko edo perfekzionatzeko ikastaldiak eman dütü Xiberoko IKAS alkartearen adarrak.
 Ofizioko langileentako, izan erakasle ala kazetalarientako, orotarat 15bat bildü dira aldikal.
Aurten 3 kurtso emanik izan dira, ortografia, aditzak  eta hiztegiaren hobetzeko.
Hortako Jean Louis Davant, Juje Etchebarne eta Allande Socarrosek erakasle lanetan erauntsi düe.
Ikas-en Xiberoko adarreko Maide Bedaxagar günean Kurtso horien antolatzailea :


Erran bezala IKAS-en webgünean edireiten ahal dütüzüe züek ere kurtso horiek, eta kitorik. Bestela xiberoako IKASera deitzen ahal düzüe 05.59.28.78.91 zenbakiala.

Muskildi bizi alkarteak antolatzen dü gaüaldi bat asteazken gaü hontan  Posonpes gelan.
Bidaje baten kontatzera jinen da Ezpeletako familia bat ;
Urte batez, familia osoa, ait’amak eta 6 haurrak joan dira bidajez mündüaren gainti.
 Ezpeletatik abiatü dira Laos aldealat kamioz eta karabana batekin, Europa eta ekialdea trebesatü ondoan Asiaren parte bat eta Nepaleala arte joan ziren.
Hiriart familiak bidaje hori kontatüko dü ,sinpleki, argazkien bidez eta galtoer arrapostüak emanen dütü.
Hitzordüa Muskildin posonpes gelan 9 etan.
Popol Bosq "muskildi bizi" alkarteko kidea:


Oier Hiriart familiako aita:

Ostiral gaü hontan, Xiberoko müsika eskolak antolatzen dü gaüaldi bat Mauleko Jai Alaian 8etarik goiti.
85 ikasle,10 erakasle eta 20 bat lagüntzale dira musika eskolaren üngürüan lan egiten ari direnak. 9 instrumentü ikasten ahal dira eta taldean aritzeko kurtsoaketa solfega erakasten da ere.
Alkarteak bere ahalak egiten dütü kursoen prezio ttipietan jarraikitzeko.
Gaüaldi hontan, Müsika eskolako ikasle eta erakasle zonbait ariko dira hasiko, gero 4 herri ezbardinetako dantza taldeen kreazioneak emanak izanen dira (Idauze, Iruri, Garindaine, Eskiula) eta  « Bakuna matata » izena hartü düan talde ttipi batek ere bai bizpahiru dantza emanen dütüe.
 Urrentzeko Hiru soinu taldeak bere bigarren diska presentatüko dü.
Gaüaldi hori zentako antolatzen düen galtegin deiogü Josy Arrosagaray lehendakari ordea-ri :




40bat ziren Ikerzaleak izeneko alkartearen biltzar nausian ostiralean.
Proba alkartea osagarria honean dela, bena hürrünago so egiten bada, egia da hor direnak aspaldiko betiko ber kideak direla.
Bena lagüntzaleak berrak balin badira, xedeak aldiz berritzen dira.
Horien artean, Maule herriarekin espartinaren museoaren lan taldean sartuko da Ikerzaleak alkartea.
Azpimarratzeko da ere arkeologiaz ardüradatzen den beren adarra sekülazko inportantzia hartzen düala eta hartakoz ere GPS tresna berri bat erosi düela.
Aurtenko surprisa honetan, Mauleko ospitaleko planak eta artxiboak hazartak emanik edirenik izan dira eta Mauleko gaztelüan ikerketak arrabiatürik dütüe hantik ere berriak zale heldüko dira…
Robert Elissondo lehendakaria:

Saint francois kolegioak sekülazko lanak abiatü dütü urte hatsarre hontan!!
Bazen aspaldi lanik ez zela eginik izan 1850an sortü den kolegioan.
Lehentarzüna emanik izan da barnategian edo internat-ko günean. Hegala orro arraeginik izanen da 2 heinietan.
Orotarat miliu bat eta 100mila euro inbestitürik izanen dira kolegioaren geroaren segürtatzeko.
Erran behar da barnategiaren berritzea inportanta dela jakitez ikasle hanitx badütüela kanpotik jinik.
Han artean Idauzen egoiten dira saint francois ko barnategiko ikasleak.
Hein hortako finantzamentüa egiten ahal da ikasle ohien alkartearen medioz edo orano "eveche" delakoaren parte hartzearekin.
Lanak ürrentürik izan behar lükie dagün sartzearentako, hots Setemez. Han artean zuzkripzione bat propostaen düe sosez lagüntü nahi dütüener..

Jean Darracq Kolegioko züzendariak:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan