XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Neskenegün arrestitan, Ahüzkin gaindi ibilaldi mitologiko bat antolatürik da. Antolatzaileak Maule, Xiberoako herri elkargo eta COOP  izeneko Bidarteko arte elkarteak dira.
« Oneztarri ezagützeko ibilaldi mitologiko bat »izen pean da antolatürik, Camille Lapouge eta Claude  animatzaileekin.
Ibilaldia arrestiko 14.30tan abiatzen da Ahüzkiko ostatütik.

Sarrikotapeko eskolan ere bai elebidün saila edo Ikas bi bat zabaltü düe aurten ama eskolan hasteko. Ezpeize Lixoze Üdüreine eta Sarrikotako haurrak jüntatzen dira RPI hontan. 18 haurrekin ama eskola elebidüna zabaltü düe eta urte ürrentzean 22 haurretara heltüko da. Orain arte Sarrikotapeko eskolak haur zonbait galtzen zütüan ez beitzüen elebidün sailik. Oraidanik aintzina ez da holakorik agitüko. Orai Sarrikotapeko eskolak orotarat 63 haur dütü, düala 2 urte 48 baizik ez züelarik.
Jean Marie Jaureguy:


Maite Aguer errejenta:

Aurten ere bai Mauleko Champo lizeoa beterik dateke. Hots 215 ikasle dütü baratze edo lan berdeetan bai eta moto edo laborantxako mekanikan formatzeko. Bestalde, maiatzean Frantzia osoko ikasleekin mantentze lehiaka antolatüko düe ondoko hiru urteentako.
Beste xedeetan 3 hilabetez Gineako 3 ikasle formatuko dütüe, helbürüa delarik honentako errisaren produkzionearen heinaren emendatzeko.
Azkenik, igaran urtean emaitza oso honak üken dütü Champo lizeoak, eta ikasleek hortik elki ondoan lana atzamaiten düe segidan.

Jean Bourda:

Kasik 400 ikasle badüke aurten Sohütako lizeoak. 140 ikasle berri sartü dira eta ikasgai gelak orro beterik dira.
S, L eta ES sail orokorra egiten bada, zientzia ta teknika industriala üztartzen düan SIM eta STI ikasgaiak arrakasta badüe. Aurten orotarat 140 ikasle berri sartü dira. Aintzineko urtean STI sailako ikasle oroek beren Btsa kauxitü düe. Aurtenko xede berrietan ere, Erasmus izeneko ikasle zonbaiter batzarria eginik dateke, partikülarzki harremanetan dira hego eüskal herriko lizeoekin.

Eskoletan bezala gaü eskolak ere bere sartzea egiten dü. Izen emaiteko epea atzo hasi da. Iragan urtean 110 ikasle baziren eta aurten beste hainbeste espero dütüe. Izenen emaiteko gaü eskolarat joan behar da dozier baten betatzeko, ta herri elkargoaren sos laguntza ukaiteko. Arrestiko 4 orenetarik aitzina zabalik da gaüko 8tarat. Bena Ikasleak xerkatzen badütüe, erakasle eskazearen dira. Lau erakasle jiten bazen, ez litaike haboro arrünküarik. Baldintza bakotxa da eüskararen emaitera eta gogo honez jitera. Gaü eskolako langile den Benat Espilek xehetarzünak emaiten dütü Ximun Uhturralt lankide berriari:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan