XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Entrepresa baten sortzea jentarte bermearekin

Azken urteetan "autoentrepreuneurgoa" hanitx hazi bada, estatüto hori ez da abantailaz beterik. Aldiz, CAE edo Coopérative d’Activité et d’Emploi estatütoa haütatzez, bere entrepresa sortzen ahal da bena langile bermea ükeitez. Audela, lagüngoa bat ükeiten ahal da, administrazione sailean ala beste. Haatik, estatüto hau güti baizik ez da erabilik, ez baita aski ezagütürik. 2015ean igaran den lege batek CAEa ezagütü dü ofizialki. Xehetarzünak Sandrine Lacorne SCIC Interstices-eko züzendariarekin; hau delarik Frantziako lehen CAE-etarik bat:

Berotzeko egürraz ikastaro bihar

Iraurgeietarako egür ezapaletzaz eta egürraz goizalde bat proposatzen deikü Eüskal Herriko laborantxa kanberak, bihar, goizanko 09:30etarik egüerditara Gamarteko Uhartea etxaltean. Etxalteko egürra, etxearen berotzeko edo hur beroaren egiteko nola hobeki baliatzen ahal den, zer tresneriekin, eta zer teknika erabiltez, bai eta behitegian edo artegian egür puxkak nola erabilten ahal diren lastoaren ordez, erakutsirik date goizaldean, berezilari edo espezialista desbardinen parte hartzearekin. Parte hartzeko deitzen ahal da 05 59 37 18 82 telefona zonbakiala. Joana Hoqui EHLGko langilea:

Barnekaldeko ekonomiaren süstatzeko hitzarmen bat Eusko monetaren eta Pays Basque au Coeur batarzünaren artean

Ipar Eüskal Herri barnealdeko ekonomiaren builtarazteko, 'Pays Basque au cœur’ batarzünak eta ‘Euskal monetak’ hitzarmen bat izenpetü düe. Hamar urtez, 'Pays Basque au cœur' alkartearen ‘Opari xeken’ bidez, 4 milio euro beno haboro eskentürik dateke. Oraitik aitzina, opari xeka horik euskoz pakatzen ahal dirate. Audela, opari xeka horik legar eta karga sozialetarik kanpo dira, beraz entrepresabürü eta langile ororentako lansari haborokinak beno interesgarriago dira . Hitzarmen hori ere 'Pays Basque au cœur’ batarzünaren eta Euskal monetaren barnealdean haboro hedatzeko manera bat da. Euskoa, frantziar eresumako leküko moneta azkarrena da ; 700.000 eusko trükatzen dira Iparraldeko 600 salgünetan. Claire Orabe 'Pays basque au coeur’ batarzüneko langilea

Urdinarbeko herriko ostatüa ostirale hontan arrazabaltüko da

Lanbaran bizi den Michel Zavalak du arrahartzen, Urdiñarbeko herriko ostatüa. Mündüan gainti ebilirik eta üsü sükaltari gisa lanean erauntsirik, jangei desbardinak proposatüko dütü astebürüez. Aste gorritan, goizanko 08:30etarik arrestiriko14:00ak arte zabaldurik date eta, behar baldin bada, egüerditan jangei sinpleak eskentüko dütü. Joküetzaz gain, piano bat ere ekarri dü, nahiantak oro aritzen ahal direlarik honekin. Michel Zavala:

Agerriako jatetxea zabalik

Bederatzü kanbera alokairatzen dütüe üztailaz geroztik, eta horier gehitüko dira beste 9 barantailatik aitzina eta üztailan berriz ere beste 9, orotan 27 kanberatara heltzeko üda hatsarrean. Oraikoan, Agerria hotelari gehitzen zaio tresna eder bat, hots jatetxe gastronomiko batekin. Agerriako webgünealat hüllantzen ahal zidee habororen jakiteko. Patrick Gauyacq Agerriako züzendaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan