XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Lanbideen gida libürüa prestatü dü Aziak

Xiberoko Azia alkarteak lanbideen gida libürüa presentatüko dü neskenegunean Irabarneko jauregian. 117 ostoko libürü honen lehen helbürüa da xiberoko gazteek jakin dezen zoin lan baden xiberoan berean. Ikasketen haütatzeko mementoan, nahi badüe, kontutan hartürik izan ditian xiberoko entrepresen beharrak .Goizaldian izanen dira lekükotarzunak, bideoak eta eztabadak, geroarentako bide zonbait proposatüko dira hala nula, ekonomia berdea. Hitzordüa apirila 7an goizanko 9 etan Irabarneko jauregian. Azia alkarteko Joana Hoqui eta Maider Larrory :

CLEJak badü sos prestatzeko....bena ez xede eramailerik

Elkartearen lana da xiberoko xedeen lagüntzera sosez, xiberotarrek berek prestatü soseri esker. 40 000 euro bildürik 200 bat sos prestazaleri esker, 8 xede dütüe aurten lagüntü, haboxienak enpresa berriak. Bena azken 6 hilabetetan enpresa sortzea ttipitü da, hartakoz CLEJ horien zabaltzea laborantxa mündüari ideia bada ondoko hilabetetan. David Etchecopar "Attuli" Clej-eko bürüa :

Elür lümak Xiberoko zelüan

Eüskal Herriko beste günetan bezala elür egin dü goiz hontan. Ikasleen biltzeko autobüsak ezeztatürik izan dira eta pettarean hala ere autoz hainbat aise kurritzen ahal zen. Bortü altean aldiz zailtarzün haboro izan dira, bereziki Oskaxeko lepoan, kamioi bat bidean trebes jarri beita. Johañe Etchebarne Atarratzeko laborari :


Jean Marc Bencoechea Larraineko aüzapeza :
Irabarneko gaztelüak züzendari berri bat badü

Irabarneko gaztelü egongiaren zorrak apaltü, hottarako ikusi non fresak apaltzen ahal diren eta zer gisatara builta berri bat emaiten ahal den Jaurregiari, hona, Beatrice Champagne züzendari berriaren egin beharra. Hortarako, orai arteko ibilmoldea doi bat kanbiatüko da. Eginik ziren seminarioak, Agerrian eginen dira, Irabarne, eskola, kirolzale, familien biltze edo ezteietarako egaririk datekealarik. Komünikazio sailaren idartzea ere pentsatürik da, Akitania aldeala, eta berezikiago Hego Eüskal Herri aldera, jada hantik jentea horra delakoz. Irabarneko gaztelüaren zorrak, 300 000 € üngürükoak lirateke, Maule hiriko oposizionearen arabera. Beatrice Champagne :

Bortüetan, Ihizteka gibel joaiten da aldiz turismoa gora

Xiberoko bortü botingoa xede nausiak presentatü dütü ; horietan ihizekako lepo eta kabanen inkanteen antolatzea (3 urtetarik egiten den bezala) eta Iratiko etxola günean berritze lanen jarraikitzea. Bortü botingoa hontan 43 herriek parte hartzen düe eta nausiki bortüko aktibitateak kudeatzen dütü : laborantxa, ihizteka, turismoa eta bideak. Azken urteetan ihizteka apaltü da , ihizlariak gutitzen ari direlakoz , haatik Iratiko aktibitatea azkarki emendatü da kasik urte osoan, aste ondarrez etxolak beterik dira. Parke natural xede bat bada eta gogoetan parte hartzen dü sindikatak, dagün larrazkenean xedea presentatüko da Akitania berriko kuntseiluan. Jacques Barreix :


Sebastien Indagallur Iratiko eramaile berria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan