Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Euskalduna ostatüak jatetxeaz gain, ostatü eginen dü orai. Gela berri, ordütegi berri, xede berri, ... Horietaz gain, 2 lehen urteen bilana ere egiten dügü Bettan Bordagaray'ekilan:
Orai arte, espartinak ebiarekin xeheinkatzen baziren, oraitik aitzina, Pierre-Michel Etcheverry’k asmatü düan espartin zola berriari esker ebipean ere erabilten ahalko dütützüe gustüan. Audela agiri edo 'brevet'ean lehentarzün edo esklusibotarzüna xiberoko espartin egileer eman dü. Zentako? eta beste jakiteko beha Pierre-Michel Etcheverry asmazalea:
Enplegüaren Gidaren ildotik, industria eta osagarri sailetako enpresen eta ofizioen ezagützaren egiteko proposamena lüzatzen dü Azia alkarteak, ostirale eta neskenegün hontan (arramaiatzaren 14 eta 15ean). Bihar Basabürüan Industria sailako enpresa zonbaiten bijitak eginen düe eta neskenegünean Mauleren üngürüan osagarri sailako egitüra eta ofiziokoen ganat joanen dira. Xiberoko gazte gütziak kümitatzen dütü eta bi egünaldien bijitak bizikletaz eginen dira. Marie Arrosagaray :
4.belaunaldiak urtebürüa mozkin berri bat estrenatzez ospatü dü : züntzür bustitzeentako ‘aragizko honttoak’. 90 urteetako kanbio nausiak: txinkor eta gatz gütiago ezartea, baita lanaren aisatzeko tresneriaren hobetzea. Bestalde norma edo arauen zorroztea ere azpimarraturik izan da. Ospakizunarentako mozkin berri bat elki badüe, ondoko hilabete eta urteetan beste berritarzun hanitxen elkitzeko ideia eta gogoa ez da eskaz. Maya Houyou:
« ho(r)i to » izentatü diren kasketa marka sortü düe Etxeberri anai arrebek!! Xiberoko Ondarkintegietan üzten diren plastika, larrü eta beste atzamaiten dütüen tresnetarik partitürik, serigrafia teknika baliatzen düe , puxkak orro josi gabe. Jakin behar da textile industriak kozadüra izigarria egiten düala 700 mila tona arropa erosmenarekin urtean, Frantziako zenbakien arabera 12 kilos arropa urtukitzen dira urte oroz Kasketekin abiatürik, beste ideiarik ere badütüe ondotik, bena sasuzko den ekizain hori atzamaiten ahal düzüe “horito.design”beren internet webgünean DDidue eta Juana Etxeberri:

