XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

« SOKA » izenarekin espartiña enpresa bat sortu dü düala 3 urte Maider Dascon Xiberotarsa gazteak. Espartina modeloak asmatzen dütü eta gero Mauleko 3 enpresetan eginarazten. Haur, emazte eta gizonentako modeloak proposatzen dütü, larrüz eta oihal ederrekin. Modelo bakotxak eüskal herriko izen bat badü eta leheneko mudan eginik dira erran nahi beita esküz josirik direla. SOKA, espartiñak saltzen dütü kostaldeko saltegi zonbaitetan eta webgüne baten bidez. Üda osoan, Idauze-Mendin Soho etxean espartiña modelo güziak presentatzen dütü.

Entzün Maider Dascon SOKA enprasako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko Artzainak taldeak Lagarde enpresa arrahartü züan düala hiru urte. Bordale ondoko enpresa hori erosi züan, geroztik 9 langiletarik 21 enplegüetarat igaran dira. Lagarde enpresak alorretan arto edo zerealen ondarren xehekatzeko «Broyeur» bezalako tresnak edo bide bazterreko belharren mozteko « Eparreuse » bekanikak egiten dütü. Hiru urtez, Frantziako merkatüaren % 7en hartzea heltü da eta 10tara heltzeko asmüa dü. Kanpoko merkatüetan ere hasirik da saltzen, hala nola Estonian.

Entzün Jean-Philippe Dupeche Lagarde enpresako ardüradüna : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Mixel Etxebest Artzainak taldeko bürüa eta Lagarde enpresako arraharzalea : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Uztailaren 1.tik harat kanbiamenak izanen dira ondarkin sailan. Alde batetik, Mauleko Ondarkintegi berria zabalik date, bestetik, bitrezkoak ez dira haboro kexa hoilietan bildürik izanen. Xiberoko lekü ezberdinetan pausatürik izan diren bitre biltzeko ontzi berdeetan ezari beharko dira. Ondarkintegi berria aldiz, Mauleko Ofizialeen eremüan kokatzen da, Serrano enpresaren gibelean. Arrauetan eraikirik izan den ondarkin berexgüne hori, kitorik da partikülarentako eta pakatzez enpresentako. Leküan berean, usatü ontziak edirenen dütützüe, plastika, bürdüin, kartu, etxeko tresneria elektronikoa, baratzeko ondarkin eta zurrentako ontziak. Berrikuntzetan, igeltsü eta mübleak bildüko düan ontziak ere edirenen dütützüe. Ahatze gabe, Xiberoa Herri Alkargoak konpostgailüak ere barreatzen dütü 10€ truküz.

Entzün Roger Borthelle Xiberoa Herri alkargoako haütetsia : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

SAEP Xiberoko hur sindikatak diagnostika handi bat eramanen dü urte batez. Bere eskü diren instalazioneak, odiak eta beste zer egoeretan diren, huraren kalitatea zer heinekoa den, hots Zindikatari doazkio güzia aztertüko da. Ikerlanek balio dükee egin beharren zerrendakatzeko eta lehentarzünen finkatzeko. Bere kostea hein handikoa beita, Kontseilü Orokorrak eta Adour Garonne hur agentziak beren gain hartüko düe. Bestalde, Mauleko Zentralan goiz ala berant lan zonbait egin beharko düala Sindikatak agertzen da, alüminiomaren herexa noiztenka atzamanik beita. Arrazo horren konpontzeko, haütüaren araberan 500 000 edo miliu bat euroko lanak egin beharko dira.  

Entzün Alain Brousset-Matheu Hur Zindikateko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

2008az geroztik, turisma ez da bere kinka hoberenean Xiberoan. Gites delakoen alokaidüak apaltü dira, jatetxetan ere jente güttigo agertzen. Orohar, aroa ez bazen sobera alte, krisa ekonomikoa ere borogatzen da. Giten alokaidüen aldetik, eskentzak geroago eta haboro dira bereziki interneten bidez, horrengatik interneten ikusirik izateko güne lantü bat plantatü nahi dü Xiberoko Turisma Bülegoak. Ondoko urteak hobereago izan ditian, Xiberoko Turismo Bülegoak esperantxa handiak ezarten dütü, Atharratzeko Elizetxe etxean eginik izanen den egoitza berrian eta “ Aho Mihiz” deitzen den tresneria nümerikoan…

Entzün Chantal Guissagaits Xiberoko Turisma Bülegoko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan