XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

"Mündüko Bortüetako Popülüen" alkarteko topaketak eta biltzar nausia igaran dira ostiralean Oloruen. Topaketan 5 kontinentako berrogei bat ordezkari jüntatü da eta parte hartü tailer ezbardinetan. "Lürraldea eta bere baliabideak", "Ekoizpena eta trebetarzüna" edo "Ekintza politikoaren berriz esküratzea" izan dira taileren aipageiak. Biltzar nausiaren aipagei nausia, « Lürraldeak eta baliabideak bortüan » manisfestü xedea izan da. Textoa nazioarteer, gobernüer, leküko podereer züzentzen da. Baliabide natüralen kudeaketa aldarrikatzen da, eta bioainiztarzünaren pribatizazioa salatzen da. Horrez gain, bortü lürraldeetan bürütü nahi düen hainbat mehategi, hurtegi edo turisma saileko xedeak salatzen dira. Manifestüa honartürik izan da eta dagün astelehenean Pariseko UNESCOko ordezkaritzari emanen deioe. Bestalde, aho batez Jean Lassalle depütatüa berriz haütatürik izan da, Mündüko Bortüetako Popülüen alkarteko lehendakari kargüan.

Entzün Jean Lassalle Mündüko Bortüetako alkarteko lehendaria :

 

Azia alkarteak, PIJ edo "Point Info Jeunesse" honespena üken dü eta bere egoitzan Atharratzen estrenatürik izan da neskenegün goizan. 1998an Azia sortü zen gazteentako, bilgüne izateko, informazioen biltzeko eta hedatzeko, gazteen beharren aipatzeko, lagüntza ekarteko edo xedeen eraikitzeko. Hebentik aitzina,  Azia "Réseau d'Information Jeunesse" sarean date. Orai artino egiten düan lana aitzina jarraikiko dü bena sarearen ahalak eta informazioak baliatzen ahalko dütü. Aziako langileak sareko beste langileekin harremanetan dirate. Lanaz, formakuntzaz, ikasketetaz edo ikastaldi egiteko xehetarzün eta lagüntza güziak emanen dütüe. Ber denboran, informazio eta norabide zentro bat izanen da. PIJ edo "Point Info Jeunesse" zabalik da asteartetik ostiraleala. Permanentzia bat etxekiko dü ere bere egoitzan neskenegün goizez eta Mauleko Pitzgarri alkartearen egoitzan asteazken arrestiez oren bakotx eterdietarik 16etara. Gazteetarik hüllantzeko eta bere eskentza berria ezagütarazteko, AZIA gazteen ganara joanen da, kolegio eta lizeo güzietan.

Entzün Maddi Etchecopar AZIA alkarteko lehendakaria :

Afrikan, Kamerunen den Lokoti hiriarekin bada alkartarzün sare bat Xiberotik abiatzen dena, Les Chemins de Lokoti alkartearen bidez. Alkartearen aküilazalea De Gaye bedezia denez geroz, bereziki osagarrian dütüe afrikarrak lagüntzen (alkartearen aurkezpena heben klikatzez).
Egin düen lanaren bilan bat egin deigü Christian De Gaye bedeziak :


Eta ondoko urteentako xedeak plantatzen hasiko dira laster :

Alkarte horren berri üken badügü azken urte horietan, oraikoan ikusgei da, Mauleko Ondarearen etxean (turisma bülegoaren alde gainean) plantatü düen erakusketan. Audela, neskenegün hontan arrestiriko 5etan "Les aventures d'un container" deitü filma hedatüko dü alkarteak Maule Baitha zinema gelan.
Xehetarzün haboro alkartearen web günean, heben klikatzez.

Tatapt kooperatibako  ordezkariaNigerreko (Afrika) Touareg kooperatiba baten ordezkaria Maulen zen neskenegün hontan. Goizean Mauleko merkatüan zen han egin edergailüen saltzeko, eta ülüntzean filma bat erakutsirik zen Hebentikenean hanko bizimoldearen ezagütarazteko. Touaregak Saharan gainti kurritzen diren laborari ibiltariak dira, ardi eta ahüntzekin bereziki. Ez beitira aisa bizi han irabazten dütüenekin, ordezkari bat Europan gainti ibilten da aipatü edergailüen saltzen.
Entzün Tatapt kooperatibako ordezkaria :

 

Tatapt kooperatibak egin   edergailü zonbait

CLEFEko ardüradünakTxotxa, Aida, Nahia, Alba, Izarra eta Bihar deitü ziren aitzineko urteetan emazteen emplegüa lagüntzea xede züen CLEFE xedeak. Düala 12 urte abiatü zen lehena eta orai artino egin bidean, 181 jenteen lagüntza üken düe, 27 enpresen sortzeko 77 000 euro prestatü düenak. Aitzineko CLEFEk eman düena erran deigü Martine Etxebarnek.
Entzün :


Güti gora behera, 13 000 euro bildürik izan dira CLEFE bakotxarentako, eta lagüntürik izan diren xede berriek 1 000 eta 5 000 euro artean üken dütüe. Abiatü berri den CLEFE berrian parte hartzeko (Giltza izenekoa), lagüntzaileek 30 euro ezarriko dütüe kütxan, hots 360 euro orotara. Teorian (orai artino hala izan da) sos hori ützülirik izanen zaie.
Entzün Martine Etxebarne :

Xehetarzün güziak Mission Localaren bülegoetan ükenen dütützüe.