XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Alain Benaise Biarnesak asmatü düan hümanitario aterbea, Xiberoan eraikiko dira. % 95ez zürrez eginik den 15 metra karratüzko aterbe hori, lürrikara ala üholdeen ondotik baliatzen ahal da, bena sasulari edo bortüko langileentako ere baliagarri izaten ahal da. Hiru orenez tresna handirik gabe eraikitzen ahal da, 47 kilo pezatzen dü, haizea eta lürrikarari ontsa etxekitzen dü. Modülo bat besteari lotzen ahal da aisa, aterbearen heiñaren handitzeko. Aste hontan, "Mügarik Gabeko Medezien" alkarteko kideak Xarrikotapeala jinen dira Hourcade zurgintegiala aterbearen ikusteko. Xehetarzün habororentako, hona mail helbide hau : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Entzün Alain Benaise aterbe horien sorarazlea :

Mission Localak, gazteen inzerzione soziala eta profezionalaren lagüntzeko, zerbütxü franko eskentzen dütü. Eskolatik, formakuntzarik gabe elkitzen diren gazteak edo beren bidea ezin atzamanez direner batzarri egiten dü. Bakotxari jarraiki berezia proposatzen dü eta behar diren informazioneak emaiten, orientabideaz, formakuntzaz, enplegüaz, osagarriaz eta egün oroztako bizitzaren ürratsetaz. Permanentziak etxekitzen dütü Maulen zerbütxü günean astelehen eta ostegünez 14etarik-17etara eta ostiralez 9etarik-egüerditara. Atarratzen aldiz hilabeteko 3 gerren ostegünarekin 9etarik-egüerditara.

Entzün Arantxa Oxandabaratz Mission Locale Jeunes alkarteko arduradüna :

Bi mintzajetan eginik izan da AZIA alkarteko biltzar nausia. Igaran apirilaren 22ean, Atharratzeko Piellenea ostatüan, urteko lan txostena baikorki azpimarratürik izan da. Azia alkarteak Xiberoko gazteak lagüntzen dütü formazione eta lan xedeen sailan. 2010ean, CLEJa, PIJa, Xafaria, eskolekilanko harremanak eta beste gazte taldeekin alkar trükaketak eraman dütü. 2010ko üdan, Aurelie Till animazalea lagüntürik izan da, Maia Laborde urte eterdiz egon beita BTS formakuntzaren kari. 2011ko ere, ber bidea jarraikitzea aipatürik izan da. Dagün üdako ere, lagüntzale berri bat izanen da, alde batetik ikasteko eta bestetik lagüntza ekarteko. Beste xedeetan, Xiberoan Eüskaraz Bai labelaren eskatzea xedea badüe.

Entzün Maddi Etchecopar Azia alkarteko kidea :

Barkoxeko 5 neskatila gaztek, haur zaintzeko xede bat abiatü düe. Azia alkartearen lagüntza esküratü düe administrazio eta legedien aldeko aholküen biltzeko, ondotik Barkoxeko bi haurzainekin ikastaldia egin düe. Gazte horik ikasle izatez, haien zerbütxüak asteazken, aste ondar eta bakantzen denboran proposatzen dütüe. Harremanetan jarteko Azia alkarteala deitü behar da 05 59 28 67 62  zenbakiala.

Entzün Otxanda Queheille Barkoxtarsa :

Apirilaren 20an Alzheimer eritarzünaz hunkirik diren lagüntzale eta etxekoentako, aholkü hitzordü bat bada Mauleko ospitalean, 14tik 15etara dateke hau. Bi hilabetearik informazione bilküra bat antolatzen dü Pirene-Atlantikako France Alzheimer alkarteak. Berezilari eta erizainak agertüko dira aholkü emaitera. Egünko egünean, departamentüan 12 mila bat jente balirateke eritarzün hontaz hunkirik. Nahiz eta ez den argi zertarik horra den, üdüri lüke, geroago eta kozatürikago den mündü honek eta jateko manerak balükiala zerbait ikusteko eritarzünarekin, bena ezin da segürki erran zerek eta nolako ondorio xüxena lükean. Xehetarzün haboro esküratzeko  Pirene-Atlantikako France Alzheimer alkarteala deit 05.59.80.16.38 edo web güneala joan : www.francealzheimer-pyreneesatlantiques.org

Entzün Isabelle Diaz, departamentüko France Alzheimer alkarteko erizaina :