XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

6 hilabete ! Hona zonbateko epea eman düan Paueko Auzitegi komerzialak, Olorueko poliklinika salbatzeko. Olorueko poliklinika auzitan emanik da alokaiderik ez pakatzea gatik eta bestalde, 800 000 euroko ziloa aitzin ikusirik beita aurtenko kontüetan. Ez da sürprisa handirik izan beraz, Olorueko Poliklinikaren geroa ez da orano argitüko. Erran bezala, 6 hilabete baratzen dira, Klinikak, Hospitaleak edo Herriko Etxeak elkibide bat atzaman artino. Proiektü azkar bat muntatzeko, Auzitegi Komerzialak epea beraz üzten deie. Ageriko orai, podere püblikoek eta egitüra ezberdinetako ardüradünek zer erabakiko düen. Argitarzün haboro erran bezala, 6 hilabeteen bürüan.

Entzün Paillot anderea Poliklinikako Langileen delegatüa :

Paueko Komerzio auzitegiak Olorueko Poliklinikaren geroa erabakiko dü abentüaren 21an. Hamar urte horietan Poliklinikaren kudeazale izan den SMAM mütüelari, CAPA taldeak ez deiolakoz alokaiderik pakatü, Poliklinika auzitara eramanik da. Nekezia hontaz gain, 800.000€ko ziloa ikusirik da 2010ko urtearentako, iraganan zerbait gora behera, berdintsüa ere zelarik. Jean Lassalle depütatüa baikor agertü nahi  bada eta Olorueko aüzapezak deio plan bat badüala geroarentako, bürüz diren Enpresa Komiteko kideak ez dira batere segür agertzen geroari so. Üdüriz, gütienez salba ahal leitekeena da, amategia, ospitalearen eskü iragaitez. Olorueko Poliklinikan, 73 langile badira, eta azken bi urteetan, 4 000 bat artatze lan egin dütüe eta 600 haur sortü dira.

Entzün Poliklinikako Enpresa komiteko langile bat :


Entzün Jean Lassalle depütatüa :

Izan dadin Kameruneko edo Frantziako agintarien ganik, Les chemins de Lokoti alkarteak, bere lanaren balioa ezagütarazten ari da. Bada hiru urte orai osagarri sailaren garatzeko lanean ari dela Kameruneko Lokoti eskualdean. Beharren neürtzea izan zen lehen ürratsa. Gero egoera txarrean zen hospitalea berritürik izan zen. Materiala ere igorririk izan zen eta emazte bolondres gazte bat han egon da, formakuntza, hur, ala osagarri mailan diagnostika baten egiteko. Anartean gaüaldiak antolatürik izan ziren hemen sosaren biltzeko. Ber denboran, Lokotiarrek alkarte bat sortü düe han, desmartxaren jabe izaiteko gisan. Lana izigarria da zeren eta artatze lanetan hasi aitzin baldintza honak sortarazi behar beitira. Hur küdeaketan, eritarzünen prebentzioan eta formakuntzan izanen dira dagün urteko lana ardatz nausiak.

Entzün De Gaye Les Chemins de Lokoti alkarteko lehendakaria :

Xiberoan, Basabürüko Alkarteen Etxea eraikiko da 2011an, hola deliberatürik izan da abentü hatsarre hontan egin den Basabürüko Sivomaren biltzarrean. Alkarteen Etxea Atarratzeko kirol gelari lotürik date. Egoitza berriak 160 m2 neürtüko dü eta 200 000 eurok kosteko dütü. Orotarat, % 50 edo 60 heineko sos lagüntzak esperantxa dütüe. Obrak dagün bedatsean hasiko dira eta larrazkenean esperantxa düe estrenetzea. Hatsarrean, Zibero Sports eta Atarraztarrak pilota batarzünak egariko düe gela bena beharren araberan kantonamentüko alkarte güzier zabalik date.

Entzün Jean-Pierre Libilbéhety, Xibero-Gaineko Sivomeko lehendakaria :

Aste ondarrean 24 gerren Telethona antolatürik zen eta emaitzak orano ere apaltü dira. Bigerren gerren urtea da apaltzea dela, iragan urtean 90 miliu eurok bildü züen Frantzian, aurten aldiz 84 miliu eurok. Gure eskualdean ere ber tendentzia da, Mauleko kantonamentüan 20 000 euro eta Atarratzen 5000 € tara heltü behar luküe. Hots, % 7ez emaitzak apaltü dira . Hots, Mauleko kantonamentüan, dagün urteko ikusiko da nola berrikuntzak ekarten ahal düküen. Atarratzeko eskualdean aldiz, 5000 bat euroen biltzea esperantxa düe. Ostirale arratsan egin den kantaldia arrakasta handia üken dü, ehün bat jente biltzez. Bestalde, basabürüko 9 herrietarik ebiladi bat egin da Atarratze artino.
Entzün Louis Sallaberry, sü ehailea eta Telethonaren koordinazalea :