XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

2011ko ber heinean dügü Mauleko "Bihotzeko ostatüen" erabilzaleen zenbakia. Familiaka kontatzen beita, ber nombria etxikitzen da bena familietan jente haboro agertzen da aurten. 130 jentek badüe izena emanik eta orotarat 5600 apaidü zerbütxütatürik izan dira. "Bihotzeko ostatüak" abentüaz geroztik zabalik dira eta hilabete ürrentzean bortak zerratüko dütüe, ondotik epizeria zozialak hartüko dü segida. Haatik, dagün urteko sasuaren prestatzeko gisan, janari biltze bat eginen da martxoaren 9 eta 10ean Maule eta Sohütako saltegietan.

Entzün Panpi Lacarrieu "Bihotzeko ostatüko" lagüntzailea : 

Nor beraren bürüa hobeki presentatzeko, ikastaldi bat proposatzen dü Xiberoko Gazteen Informazio Güneak dagün asteazkenean. Kürikülum Vitae, motibapen gütüna nola egin behar diren, baita ere elkarrizketa nola eraman behar den ikasten ahalko da, berezilari baten aholküekin. Ikastaldia dohainik da eta martxoaren 7an asteazkenarekin iraganen da Pitzgarriren egoitzen Maulen arrestiko 14etarik 17etara. Izenak emaiten ahal dira Azia alkartearen Facebook delakoan edo deitzez 05 59 28 67 62 zenbakiala. Bestalde, 4. eta 5. CLEJen biltzar nausia iraganen da martxoaren 9an 18.30etan Atarratzeko Piellenia ostatüan. 5. CLEJ delakoan xedeen lagüntzeko sosa badela oraino jakinarazirik izan zaikü. Interesatürik direnek beren bürüa ezagütarazten ahal düe biltzar hortan edo Azia alkartearekin harremanetan sartzez.
Entzün Laurent Beguerie Gazteen Informazio Günearen animatzailea : 

Maulen ürrietaz geroztik, 4 sendagile jüntatü dira beren aktibitatearen gehitzeko. Beste gisaz artatzeko, osagarria eta korpitzaren zaintzeko lau diziplinak ezbardin proposatürik dira : natüropatia Evelyne Meau-rekin, reflexologia Teja Aguerrekin, psikoterapia Edith Ines therapeutarekin eta komünikazioa Valérie Nabarra aholkü ekarleekin. Beste gisaz artatzeko diziplinak dira eta  bata besteari gehitzen dira. Korpitzaren artatzeko bere zabaltarzün güzian, ez da ahatze behar janaria, komünikazione eta emozioneen bidez oro igaraiten dela. Lau sendagile horik, Teja Aguerren Reflexologiako egoitzan bildürik dira Labat karrikan, leheneko Pribat farmaziaren alde gainean. Aldizka, permanentziak etxekitzen dütüe eta hitzordü baten hartzeko  06.85.53.14.67 zenbakialat deitü behar da.

Entzün Teja Aguer reflexologa : 


Entzün Valérie Nabarra Komünikazio aholkü ekarlea : 

Entzün Evelyne Méau naturopata : 

Zerentako lauak algarretatü diren :

Barantaila hatsarrean igaran da Algarrekin Bizi alkartearen biltzar nausia. Alkarte honek 2003az geroztik, ahalmen güti diren haurrak lagüntzen dütü, animazione antolatzez. CLIS klasen zabaltzeko xedea izan züan Xiberoko eskoletan bena hau ez züan kausitü ahal izan. Haur horik handitüko beitira “Foyer de Vie” delako baten zabaltzeko xedea dü alkarteak, jakitez CAT delakoetan ezin direla egoiten. Kontseilü Orokorran errezibitürik izan da eta alkarteko galtoa eta arrenkürak entzün ondoan, EVA delako baten sortzea proposatü deio. Egitüra horren hobeki ezagützeko Urrunakoa bijitatü dü eta botzik agertü da holako xede baten eramaiteko Xiberoan.

Entzün Lili Pontaut Algarrekin Bizi alkarteko bürüa : 

2011an txosten baikorra eta aurtenko ikuspegi honak, hona zer elki den Basabürüko Amicale laïque alkartearen biltzar nausian Atharratzen. Haurren inganioetaz ardüratzen den alkarteak bere bi aktibitateen txosten baikorra egin dü, lerragüneetako elkaldiak eta igeriskagiakoak, urte güziz antolatzen dütüanak. Atharratzeko SIVOMak beren lagüntzeko düan kirol animazaleaz, zinez botzik agertü dira. Nahiz eta sos galtze ttipi bat izan den igaran urtean, ez da arrenküra handirik alde hortarik. Aurten, Altzürükü, Idauze-Mendi, Mendikota eta Zalgizeko haurrer ere aktibitateak proposatürik izan zaitze, ondorioz, haur haboro üken dütüe.

Entzün Félix Laxague Basabürüko Amicale Laique alkarteko bürüa :