XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

"Haurzaintze Sare" berri bat sortü züen Xiberoan 2012ko urte hatsarrean, PIJ - Gazte Informazio Bülegoak eta Marlène Dacosta ait'amen ordezkariak. Haurzaintegiek ez beitüe ihardesten burasoen noizbehinkako beharrer sortü zen sare hau. Geroztik, Xiberoko neska gazte andana bat formatürik izan dira eta orai "sareak" zübüa egiten dü haurzain eta burasoen artean. Oraidanik, izenak emaiten ahal dira Atharratzeko Azia alkarteari zerbütxü horren beharra balinbadüzüe (05.59.28.67.62).

Entzün Marlène  Da Costa ait'amen ordezkaria : 


Soinüaren telkargatzeko (esküineko klika)

Herrietarik hüilanago izateko eta zerbütxü püblikoak lürralde güzian etxekitzeko xedearekin, "Departamentüko 7 Etxe" sortüko dütü Kontseilü Orokorrak. Biarnoan, Nay, Ortheze eta Olorue haütatü dütü eta Eüskal-Herrian, Donibane-Lohitzüne, Hazparne, Donibane-Garazi eta Maule. Egoitza berri horietan, bideetako zerbütxüak, alkartarzünaren etxeak eta adinetakoer zerbütxüak, hots Kontseilü Nausiaren zerbütxü klasikoak edirenen dira. Pübliko zabala errezibitzeaz gain, lürraldeko aktüreek, alkarteetako ardüradünek eta haütetsiek ere kontseilü ükeiten ahalko düe, beren xedeen bideratzeko. Departamentüko lehen bi etxeak, Olorue eta Maulen zabaltüko dira 2014 hatsarreko.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharrateko kantonamentüko Kontseilü Orokorra : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko ospitalea züzendarik gabe dela baieztatürik izan da Mauleko kontseilüan, Gilles Lamourellek bere kargüa ützi beitü setemere hatsarrean. Mementoko, ez ordezkaririk izatez züzendari bat txerkatzen ari dira, artean Paueko züzendari batek dütü oren zonbait egiten Maulen. Ospitatalearen geroa ez da düdan ezarrik bena hobetzeko xedeak aküilatürik izanen direla. Beste aipagei nausia, Agerriako lürretan egin gei düen etxe multzoko lürrak salgei direla baldintza zonbaitekin. Azkenik, Eüskaren Erakunde Püblikoarekin partaidetza bat izenpetüko düe eüskararen builtarazteko Maulen.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza : 

2012-2013 Bihotzeko Ostatüen kanpania bertan hasiko da. Xiberoan, izen emaiteak azaroaren 19an hasiko dira eta janari emaitea abentüaren 3an. Emanik den janaria, Europatik horra den sos lagüntzekin erosirik da Frantzia mailan eta ondotik departamentükal partekatürik. Hebenko saltegi handiek edo Axuria kooperatifa bezalako enpresek ere, baita partikülarrek ere, lagüntza ederra ekarten düe. Haatik, horra den kanpainarentako, dei berezia lüzatzen düe Bihotzeko Ostatüko lagüntzaileek, Xiberotar güziek beren emaitza jarraik dezen, düdak beitira Europako lagüntzen aldetik.

Entzün Panpi Lacarrieu Bihotzeko Ostatüko lagüntzailea : 

Düala aste zonbait apez lagüntzale berri bat heltü da Maulerat ! Pochelu apez lagüntzalea, düala 75 urte Lekorne herriko Greziet aüzoan sortürik laborari famili batean. Gazterik apezgoan sartzeko ikasketak jarraiki zütüan eta 25 urtetan apeztü zen. Erakasle lanetan ari izan da 15 urtez eta hortik orozbatkoz ari izan da apez bezala lüzaz Amikuze eskualdean. Irisarrin eta Donibane-Garazi egon da Xiberoala jin aitzin. Meza eüskaraz emaitea latiez beno nahiago düala aitortü deikü, nahiz eta Xiberotarrez egitea gaitz izanen zaiola, bere adinean berant aide beita ikasteko.

Entzün Pochelu Mauleko erretore lagüntzalea :