XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

2.aldikotz Mauleko herriko etxeak Ainherak festibala antolatü dü. Honen xedea kültürra desbardinen artean partekatzea da.

Aurtenko kümita nausiak Palestindarrak ziren.  Neskenegüneko egünean da partikülarzki palestina aipatü. Palestinako bazkariaz gozatü ondotik, 3 palestindar gazteek beren egünoroztako borrokaren lekükotarzüna ekarri düe. Lehentze ziren Palestinatik kanpo elkitzen : hanko iraultza popülarraren berri eman düe.

Azpimarratü behar da ere,  Mauleko herriko etxea Palestinako herri batekin biazkatzeko bidean da eta hilabete baten bürüan talde Palestinarat joanen da.

 

Neskenegüneko egünaz erreportajea: 

Hitzartzeetaz puzka bat, lehenik palestindar gazteak, ondotik Leïla Shahid:  

Previous Next

Allande Socarrosen adiskideak Zalhagainen bildü dira igaran neskenegün goizan.

Bortüak maite zütüan lagünaren omenez harri bat pausatürik izan da.

Militante abertzalea, euskalzale handia, bortüa maite züan lagünaren ibilbidea orhitarazteko hitzartzeak izan dira.

Hitzartze osoa :

Branlea dantzatü ondoan bere hautsak barreatürik izan dira ikuriñaren lagüntzarekin.

Gure erreportajea heben entzüngei :

 

Giltzak:
Previous Next

Apirilaren 2an, 43 herrietako 40 ordezkari jüntatü dira Mauleko zindikateko egoitzan igan urteko kontüen bozkatzeko.

Aho batez onartürik izan da 22 600 €ko defizita, errezetak 425 000€ koak izan direlarik aitzin kontü orokorrarentako.

Aurtenko aitzin kontüak ere batetan bozkatü dira. Bideen arra berritzeak, ur ütürrien kalitate zaintzea eta üjatüzko entretenitze laner lotürik direnak.

Bortükaren aldetik, Xibero kanpoko artzainer batzarri eginen da aurten ere leküa baratzen zen 4 olhetan. Buru beltza alkartearekin partaidetza indartzea aipatü da ere bai.

Oihanaren kudeketaren aldetik, bagoa ez da nahi bezala saltzen, eta sos ütürri nausi bat izan ondotik, ez da nahi bezala balorrizatzen ahal egürra azken urteetan. 

Jacques Barreix eta Josy Arrosagaray :

Previous Next

Maiatzaren 1a, langilegoaren züzenen aldarrikatzeko egüna ospatü da Maulen.

Aitzineko urtetan bezala 2 jünta ezbardin antolatürik ziren.

Bietara eramaiten zütüegü:

Kuntüak ez dütü bozkatü Mauleko opozizioneak

Mauleko kuntüek eztabada sortü düe azken kuntseilüan !!

Louis Labadot merak eta bere ekipak presentatü düen kuntüek opozizionearen kerexüa ekarri düe.

Aitzineko kuntüen bilana, bena süstut 2022ko aitzin kuntüek « aitzina maule » eta « agir ensemble pour mauleon » oposizionen arreküra pizten dü.

Irabarneko gaztelüan « régie » baten sortzea deliberatü dü Mauleko meraren ekipak.

Arriskütxüegi opozizionearen arabera ikustez jadanik Mauleko hiriak zor düana.

Mauleko merari üdüritzen zaio projeta untsa lantürik dela.

Valérie Nabarra izentatü dü Irabarneko gaztelüaren joanarazle bezala.

Bestalde Mauleko ospitaleak ofizialki badü züzendari berri bat ere, hura ere iragan astean hasirik

 

Louis Labadot mauleko mera:

Benat Elkegarai aitzina maule opozizionekoa:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan