XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

40 minüta iraün dütü astelehen arratseko Mauleko kontseilüak.

Galto ofizialak oro aho batez onartürik izan dira.

Beste maneraz jin diren galtoek ez düe eztabadatzeko baimenik üken.

Bildüma Louis Labadot merarekin: 

Urrüstoi-Larrabilen xede hanitx!!

Xede hanitx baldin badira lan hanitx eginik izan da Urrüstoi-Larrabilen.

Etxe ta etxalte arra hartze, ilherri moldatze, bide erregülarizatze eta beste.

Allande Davant herriko aüzapeza: 

Giltzak: ,
Auzapezek zer egiten düe spekülazionearen kuntre?

XEEK xiberoko spekülazionearen kuntre güdükatzen den kolektiboak eztabada gaüaldi bat proposatzen züan Urdiñarben ostirale arratsean.

Han berean, Gotañe, Lakarri, Ligi, Aloze eta Atharratzeko merak hüllantü dira.

50 bat jenteen aitzinean, mera bakotxak zer güdüka eramaiten züan bere herrian esplikatü dü eta ondotik behazalek beren oharren egiteko parada üken düe

Paradaz baliatü dira hautetsiak salhatzevko Xiberoko poloan espekulazionearen geia ez zela aski barnatzen. Lakarrin egin zen manifestaldiat deitü aparte ez beitzen lan sakonik eraman momentuko.

Ondoko hitz ordüa XEEK izeneko kolektiboarentako oküpazione bat  izanen da, momentuko leküa eta data ez dira aipaturik izan.

Dorothée Nabarra Lakarriko mera: 

Bernard Lougarot Gotaineko mera: 

Johanes Etxebarria XEEK Kolektibokoa: 

Eztabada osorik: 

Previous Next

Twitter sare zozial famatüa jabegoaz kanbiatü da !

Iraültza ttipi bat izan da sare zozialen mündüan 44 miliar euroentako erosi beitü Elon Musk amerikain famatüak.

Twitter-en arrakasta hor bada 400 miliu erabilzalekin, ez dü orano bere ekonomikoko mudela atzaman.

Püblizitateak ez zaüe aski bizitzeko eta jabe berriak bida bat beno haboro ikertü dü sos galtzen eküatzeko.

« Twitter blu » pakatzen den twitter bat proposatü dü eta langile hanitxen kanporatzea plantatü

Elon Musken demokrazia eta twitterren ikuspüntüen emaiteko ikusteko manerak eztabada pizten dü ere

 

Nicolas Jaimes "minted" web aipamenetan jakintsü den hedabidearen sorzalea: 

Previous Next

Berriz ere bi eüskal preso politikoek baldintzapeko askatarzüna galtegin düe. Galtoer arrapostüak ostegünean ükenen dütüe.

Parada hortan 4 alkarretaratrze antolatürik dira ipar eüskal herrian: Maule, donibane lohizüne, Baiuna eta Donibane Garazin.

Arrapostüa baikor edo ezkor izanik ere, hitzordüa arratseko 7 orenetan ostegünean Mauleko meria aitzinean.

Jojo Malharin: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan