XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

APIRILEKO ARRAINA zen!!!!

 

Lakarrin 8.000 eurotan erositako borda bat 370.000 euro ungurutan saldurik izan zen, eta hori salatu.

Aldi hontan estatu txarrean den Montoriko borda bat  100.000 eurotan salgei jarri du Lakarriko merak.

Alta hura izan da espekulatzailegoaren lehen salatzalea.

Beñat Etchebest eta Dorothé Nabarra :

Previous Next

Ostiral gaüan 40 bat pertsona bildü dira Atarratzen espekulazionearen arrenküra aipatzeko.

Martxoaren 12an 300 jente bildü ziren Lakarrin borda baten saltze prezio ikarragarria salhatzeko. Antolazaleek deitürik, herritarrak eta haütetsi zonbait bildü dira.

Abis desberdin hanitx entzünirik izan dira, bai eta galto eta kezka hanitx aipatürik izan dira.

Xehetarzünak gure erreportajean :

Previous Next

1512an konkistatürik izan zen Xiberoa.

Nola? zentako?

Nola heltü gira gure egünko egoeralat?

Zoin izan dira gure eskümen galtzeen ürrats nagusiak?

Eüskal Herriko historiaz idatzi düan Jean Louis Davant:

Spekülazionearen eküazteko jünta bat plantatzen da gaur Atarratzen.

Spekülazionearen eküazteko jünta bat plantatzen da gaur Atarratzen.

Azken aste horietan alojamentüen prezioen hantzeak eztabadak sortü dütü Xiberoan.

Lakarriko borda ttipi baten saltzeak züan süa piztü eta geroztik beste kasürik agertzen dira ere.

Agentzien egiteko manera salatürik da partikülarzki.

Hartakoz gaur 8orenetan Atharratzen jünta proposatzen da oroer zabalik dena

Peio QUIHILLALT Ligiko mera gure goizanko kümita zen horren aipatzeko: 

Previous Next

Igan asteazkenean, 30 bat jente bildü dira Mauleko Irati gelan, Pierre Bourlier-en behatzeko, eta azken 2 urteen bizipenetaz eztabaidatzeko.

Xiberoko anti-paz biltzarrak deitürik, osagarri ürgentziak nola egiazko arrenkürak gorde dütüan jorratü da.

Lojika politiko honek zer nolako mündüa eraikitzen ari den tipiltü da Pierre Bourlier Ecran Total (mündü informatizatü baten kontra) taldeko lagünarekin.

Bigerren parte batez, lekükotarzünak eta lotsak partekatü dira hor zirenen artean.

Hona gaüaldi horren grabaketa, Pierre Vislerren eskütik :



 

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan