XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Eüskal borroka eta bake prozesüa nola aipatü ?

Galto honen üngürüan gogozkatzen hasi zen Myriam Prévost kazetalaria 2011an. Entzünezko dokümental bat elki berri dü Arte radio-ren webgünean, arrakasta handia biltzen ari dena.
Hontan 3 orenez ETA erakundearen historia, gerla zikina, armen hartzea, tortüra, bake prozesua eta beste honanbeste gei jorratzen dütü.
Lekükotarzünez beterik, Eüskal herriaren borrokaren parte hori kontatzeko bere harria ekarten dü.
Myriam Prévst eta potcats-an parte hartzen düan Josu Urrutikoetxea militante historikoa :


Ostirale hontan bere lana presentatüko dü lehentze Eüskal herrian Atharratzeko Prefostan gaüko 9etan. Lekükotarzünak entzüten ahalko dira, Myriam Prévost-ek bere gogozkatzeak aipatüko dütü eta tarteka HABIA taldeak (potcastan müsika egin düana) joko dü.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan