- Politika
- Agerraldiak: 2367
Aurore Martinen kontrako euroagindüa honartürik
Paueko auzitegiak baietz erran dio Aurore Martinen españaratzeari astearte goizan, zehaztüz aldiz, ezingo dela EHAK-ko kide bezala "Frantzian" egin zütüan ekimenengatik epaitü. Beraz, Batasunako kide bezala "Españan" bürütü ekimenengatik epaitzen ahalko da Españan. Hemendik harat zer ?... Aurore Martin eta bere abokatüak helegitea aurkeztea erabaki düe goreneko auzitegian, hau da, kasazio gortean. Kasazio gorteak hilabete, hilabete eterdiko epea beharko dü erabaki baten hartzeko. Kasazio gortearen erabakia euroagindüaren aldekoa balitz, Aurore Martin Españaratüa lizateke.Ezezkoa emanen balü aldiz, estatüak helegitea aurkezteko parada lüke. Kasü hortan, euroagindüaren auzia berriz zerotik abiatüko lizateke, Frantses lürraldeko beste auzitegi batean. Paueko Auzitegiaren erabakia aintzindaria da, Frantziar herritartasüna düan herritar baten kontra ekimen politikoengatik euroagindüa honartzen den lehen aldia beita. Horrek ateak idekiko leizkioe Españari, orain arte ükatüak izan zeitzon hainbat españaratzerentzat berriz ere euroagindü eskaera lüzatzeko Frantziari. Eta erabaki honekin, argi da Frantziak eüskal militanteen kontra ürrats berri bat emaitea honartü düala. Bistan dena berri honek harridüra sortü dü eta mündü politikoa inarrosi ere. Aüzapez, haütetsi eta eragile ainitz agertü da Aurore Martinen españaratzearen kontra. Mixel Etxebest, Mauleko aüzapezak adibidez Paueko auzitegiaren erabakia salatü dü. Euskal militanteak gisa hontarako gaztigatzea ez dü honartzen, are gehiago Euskal Herria aro politiko berri batean sartüa dela kondütan hartürik.
Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza Dominik Rekalten mikroan :