- Politika
- Agerraldiak: 2757
Etxebizitzen auzia
Iragan astean Baionan Oztibarreko (Baxenafarroa) bi gazte epaitürik ziren, bigerren etxebizitzen (résidences secondaires) kontrako afitxak ezarri beitzütüen. Proküradoreak 600 euroko isüna galtatzen züan bakotxarentako, bena bazen ere beste zigor galtazale bat : Beñat Etxebest. Soule Navarre Immobilier, Maulen düan agentzian eta salgei züan etxe batetan ere afitxak ezarririk izan beitziren, "partie civile" gisa aurkeztü zen epaitegian. Gazteer galtatzen zeien etxearen mürrüak tintatzea, eta agentzia aitzineko margoketa baten (ikus argazkia) xahatzea, nahiz eta gazteak ez ziren hortaz aküsatürik.
Eüskal Irratietan epaiketaren berri eman günüalarik, Beñat Etxebest entzün ahal izan günüan erraiten gazteek aipatzen züen arrenküra -etxe baten atzamaiteko arrenkürak- kostaldeko arrenkürak zirela eta ez Xiberokoak eta oro har barnekaldekoak.
Azkenean, epaileak 150 euroko isüna eman zeion bakotxari, xiberotarraren galtoer ezetz ihardestez.
Entzün Beñat Etxebesti egin alkarrizketa osoa :