Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Epaitegitik
Emankizüna

TUMATXA 19/05/29a
Artxiboan



Erretreten erreforma kontrako mugimentütik sortü den Eüskal Herri barnekaldeko Inter Pro Kolektiboa mobilisatürik egoiten da, erretreten erreforma, finantza eta politiko podereen oldarren kontre. Erretreten erreforma, errepartizionean bermatü erretreta sistemaren salbatzeko eginik dela sinetsarazi nahi dela, salatzen dü Kolektiboak. Adinari aplikatü legeak erretretaren zenbatekoaren apaltze orokorra ekarten dü eta erretretaren hein osoa salbüespena bilakarazten. Kolektiboak, Frantses gobernüa orano gibelarazten ahal dela gehitzen dü eta hortarako erretretaz herri galdaketa bat eskatzen dü. Frantses estado mailan eramanen den izenpetze kanpaiña zabalean parte hartüko dü eta süstengüa biltzen hasiko da. Igaran neskenegünean, Eüskal-Herri barnekaldeko Langilen Kolektiboa bildü da Mauleko merkatüan, erretreten erreformaren salatzeko. Mauleko plazan diren 2 bankoen aitzinean banderolak hedatü dütüe bankoen egiteko manera salatzeko. « Non à la retraite par capitalisation, Gure bizia ebasten deiküe » ! Hona zer irakurten ahal zen, Banque Populaire eta Crédit Agricole bankoen aitzinean hedatü banderaxketan. Ageriak zatitü dütüe merkazale zirener eta deia egin düe abiatü den petizionearen izenpetzeko, petizione hontan erreferendum bat galtegiten da.
Aurore Martin kontrol pean askatüa izan da astearte arrestiri hontan. Auzia goizan igaran da Paueko auzitegian. Epaileak bi dilebero hartzeko zütüan. Lehen, askatze galtoari erantzün beharra züan epaileak eta arrestiri hatsarrean baikorki ihardetsi dü. Bazen aste bat Aurore Martin gaztea preso etxekirik zela. Eta bigarrenik Madrilek egin Euro agintea edo Españaratzearen galtoari erantzün beharra züan. Epaileak, dagün asteartean azaroaren 23an emanen züala bere erabakia erran dü, auziaren ürrentzean. Dagün neskenegünean, azaroaren 20an , manifestaldi bat eginen da Baionan , Aurore Martin-en süstengüz, eta adiarazpen askatarzünaren alte. Arrestiriko 4 orenetan Eüskaldünen plazatik abiatüko da.
Bordale eta Hendaiaren arteko abiadüra handiko tren bide xede berriak bazterrak harrotzen dütü kostaldean. Herritarrak, haütetsiak eta alkarteak mobilisatürik dira beren ezadostarzünaren erakusteko.
Düala aste zonbait Xiberoa Herri Alkargoak Sohütan kokatzen den lür eremü bat erosi dü antxeretan. Eraikitzeko hektare bat eta 8000 metro karratüzko lür eremüa da. Bildozeko enpresa güneko lür güziak saldürik izan eta, holaz bere lür erreserba berritzen dü. Herri Alkargoa bildü beharra zen erospen honen honartzeko. Bilküra hortan, Sohütako lür eremüaren inbestizamentüa adostürik izan da. Bestalde, Herri Alkargoak ISPAC enpresari bere eraikuntzaren jabegoaren ützültzea euro baten trükü deliberatü dü.

