XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

« Non à la retraite par capitalisation, Gure bizia ebasten deiküe »

Erretreten erreforma kontrako mugimentütik sortü den Eüskal Herri barnekaldeko Inter Pro Kolektiboa mobilisatürik egoiten da, erretreten erreforma, finantza eta politiko podereen oldarren kontre. Erretreten erreforma, errepartizionean bermatü erretreta sistemaren salbatzeko eginik dela sinetsarazi nahi dela, salatzen dü Kolektiboak. Adinari aplikatü legeak erretretaren zenbatekoaren apaltze orokorra ekarten dü eta erretretaren hein osoa salbüespena bilakarazten. Kolektiboak, Frantses gobernüa orano gibelarazten ahal dela gehitzen dü eta hortarako erretretaz herri galdaketa bat eskatzen dü. Frantses estado mailan eramanen den izenpetze kanpaiña zabalean parte hartüko dü eta süstengüa biltzen hasiko da. Igaran neskenegünean, Eüskal-Herri barnekaldeko Langilen Kolektiboa bildü da Mauleko merkatüan, erretreten erreformaren salatzeko. Mauleko plazan diren 2 bankoen aitzinean banderolak hedatü dütüe bankoen egiteko manera salatzeko. « Non à la retraite par capitalisation, Gure bizia ebasten deiküe » ! Hona zer irakurten ahal zen, Banque Populaire eta Crédit Agricole bankoen aitzinean hedatü banderaxketan. Ageriak zatitü dütüe merkazale zirener eta deia egin düe abiatü den petizionearen izenpetzeko, petizione hontan erreferendum bat galtegiten da.
Entzün ikusmolde zonbait neskenegüneko algarretatzean :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan