XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

2014eko Herriko Bozkak, martxoaren 23 eta 30ean iraganen dira. Karia hortara, Xiberoko Botzak lan berezia egin dü. Lehenik Xiberoko aüzapez güzieri hitza eman dügü. Bestalde kontrako zerrenda edo haütageiak badirelarik, bi aldeeri mikroa lüzatü dügü. Mauleko lau zerrendetako bürüekin mahain üngürüa ere egin dügü martxoaren 19an. Hori oro entzüten ahal düzüe, eskuin aldean den Herriko Bozkak 2014 atalean. Igantean herriz herri emaitzak zabaltüko dütügü arrestiriko 18etarik harat eta Maule, Sohüta, Xarrikopea, Atarratze, Ligi edo Larrainetik haütageien ihardokitzeak ere zabaltüko dütügü.

Martxoaren 19an, Mauleko Herriko bozketan presentatzen diren lau zerrendetako bürüak, Xiberoko Botzako estüdioetan mahainaren üngürüan. Beñat Elkegaray, Mathias Davant, Mixel Etxebest eta Louis Labadot, lau haütageiek Maite Lephaille eta Artzen Letona kazetalarien galtoer arrapostü eman düe.
Entzün mahain üngürüa :

Michel Etxebest-ek, ostiral arratsean Mauleko Ibar ostatüan, «Agir ensemble pour Mauléon» bere zerrenda eta programa presentatü dü. Mauletarrak saldoa agertu ziren eta kasik bi orenez, azken 6 urtetako bilanaz eta ondoko xedeetaz, Michel Etxebest-ek xehetarzünak eman dütü. Lau xede nausi aipatü dütü, Aguerrian 15 lekütako hotela eta jatxetxe gastronomikoa, Espartiñaren etxea, Maule Gaineko plazaren arraberritzea eta Mauleko gaztelüa hobeki baliatzea. Hots, egün oroztako küdeaketaren ondoan, turisma sailak indartü behar lüke Maulen. Michel Etxebest-en zerrenda politika alderdietarik bazter izan nahi da, berak dionaz, zerbait jakitate edo ahal düanak direlakoz agertzen zerrendan, denak motibatürik, Mauleren alde lan egiteko. Bozka kanpaina denboran etxez etxe ebiliko dira Mauletarrer beren xedearen berri emaiteko. 
Mixel Etxebest :

2014eko aitzinkontüak bozkatürik izan dira, Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. 6 millioi eta 200000 euro fonkzionamentüan, eta 2 millioi inbestizamentüan, aurtenkoak, azken urteetako aitzinkontüen ildoan kokatzen dira.
Dominika Boscq alkargoako bürüa :

Düala 30 urte, G.A.L-ak, Eugenio Gutierrez Salazar « Tigre », 29 urteko bizkaitarra eho züan. Idauze Mendin zen eüskara ikasten barnategi batean, beste berrogei errefüxiatüekin. Garai horietan, espainiar estatüak sortürik G.A.L erakunde paramilitarra, ekintza egiten hasi zen Ipar Eüskal Herrian. Eugenio Gutierrez Salazar Ipar Eüskal Herriara heltü berri zen. Leioa bere herrian agitü arrestatzeen ondorioz,  ihes egitea deliberatü züan. Franko gazte lan mündüan sartü zen, eta langileen eskübideen defentsan eta güdüka sozial güzietan engaiatü zen. Euskal herriko konzentzia izanik ere, ez zen E.T.A-ko kide bat. Poliziak ez dü sekülan inkesta seriosik eraman gertakari honen ingürüan. Xehetarzün haborentzat joan "http://www.berria.info/GAL/" web güneala.
Aitziber Lazkibar Berria egünkariako kazetaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan