XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Haüteskundeak doï-doïa iraganik, Xiberoa Herri alkargoako biltzar berriak bere bülegoa eta presidenta apirilaren 17an izentatüko dü. Bena 2014-2020 Xiberoko garapen ekonomiko xedearen gogozkatzeko eta eraikitzeko ez da etenik izan. Odace alkartea eta Xiberoko mendi sindikatarekin batzorde berezia osatü da, ofizialegoa, industria, komerzioa, turismoa, laborantza eta oihangintza lantaldeetan antolatü dira jadanik. Helbürüa da iragaran sei urteetako bilanaren egitea eta üda gabe dagün sei urteetako garapen ildo nausien finkatzea, hortarik helkiko diren xedeen presentatzeko Euskal Mendia egistasmoa eta Euskal Herriko lürralde kontratüan.
Joël Marion alkargoako ekonomia ardüradüna :

Larrainen, bigerren ützüliaren ondotik, Sébastien Üthürriague orai artinoko aüzapeza gütiengoan gelditü da. Berarekin batean bere zerrendako hiru konseilari dirateke oposizioan. Jean Marc Bengoechearen zerrendatik zazpi haütageiek aitzinean ürrentü düe. Kanbiamena badateke beraz eta ondoko egünetan aüzapez berria izentatü da.
Emaitzetaz xehetazünak heben klixkatzez.
Hervé Amestoy konseilari berria :


Sébastien Üthürriague :

Iragan igantean Mixel Etxebest-en zerrendak, 794 bozekin, bozen ehüneko 41,75 kausitü züan, Louis Labadot-k 595 bozekin ehüneko 31,28, Mathias Davant 261 bozekin ehüneko 13,72 eta Beñat Elkegaray-ek 252 bozekin ehüneko 13,25. Igante gaüan berean Louis Labadot-k bere zerrenda osoa etxekitzen züala 2. ützüliko jakinarazi züan, eta dei bat zabaltzen züan Mathias Davant eta Beñat Elkegaray-eri beren haütageitza ütz dezaten eta beren süstengüa eman dezaten Union Citoyenne zerrendari. Mathias Davant eta Xiberoko alderdi sozialistak baikorki arrapostü düe bena Beñat Elkegaray-k 2. ützülian egoitea erabaki dü. 
Entzün Beñat Elkegarai :

Maulen, Mixel Etxebest berriz ere aüzapez dateke. Bigarren ützülian boz kopürüa haunditü dü, 944 bozekin ehüneko 47,3ala heltü da. Louis Labadot-k ere, lehen ützüliari konparatüz 238 boz haboro bildü baldin badütü, orotarat 833 boz üken dütü ehüneko 41,7a, ez da aski izan irabazteko. Beñat Elkegaray-ek 218 bozekin boz zonbait galtzen dütü, halaere, bere lehen haütageitza izanik, emaitza hona kausitzen dü. Mixel Etxebest-en zerrendatik 17 konseilari izanen dira, Louis Labadot-en zerrendatik 5 eta Beñat Elkegaray ere konseilari dateke dagün sei urteetan.
Mauleko Herriko Bozkak 2. ützüliko emaitzak xehetarzünetan lotüran klixkatzez.
Mixel Etxebest :


Louis Labadot : 

Beñat Elkegaray : 

 

Ruben Gomez Liginaga-Astüe-ko auzapeza berriz presentatzen da, kontseilüan jadanik ziren zortzi lagünekin eta beste hiru haütagei berriekin osatü dü zerrenda. Bestaldetik bi herritar aurkezten dira, Michèle Urruty eta Bernard Lestarpe, azken hau jadanik kontseilüan izan zena iragan mandatan. Aüzapezak harekin partizeko ez proposatzea düe trabes, ondorioz herritareri utziko düe haitüa. 
Entzün Ruben Gomez :


Entzün Michèle Urruty : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan