XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoko Botza Irratiak abisatzen zütüe, neskenegün hontako Batera-ren manifestaldia jarraikitzen ahalko düzüela xüxenean 15etarik harat, baita ere Euskal Herriko bertso txapelgoako azken kanporaketan 17.30etarik harat, Xan Alkhat eta Ramuntxo Christy gure lagüntzaileeri esker. Hortarako klixka eskuin partean den "Entzün xüxenean" laukian. Entzünema hon eta aste bürü hon Xiberoko Botza eta Eüskal Irratien konpainian. 

Eüskal Herriko haütetsiek eta egitüra ezbardinek, nonbre haundian, bihar azaroaren 30ean, Maulen Baterak antolatzen düan manifestaldian parte hartzeko deitzen baldin badüe, Xiberoko alderdi komünistako ez dü bat egiten deizaleen aldarrikapenekin. Pierre Etxekopar harren ordezkariak erran deikünaz, ez da egitüra inportantena bena bai barnean izanen diren haütetsiak. Azken 30 urteetan agintean izan diren alderdi ezbardinetako haütetsiek ez badüe herritarrek dütüen arrenküreri arrapostürik ekarri, ez düala sinezten kolektibitate batekin ekarriko dütüela gehitü deikü. Bihar beraz ez datekeala manisfestaldian baieztatü deikü eta bere makilarekin ardien biltzera joanen dela gehitü deikü.
Pierre Etchecopar :

Zerbütxüa hobetzeko xedez, 80000 euroko lanak egiten dütü Mauleko Ur Regiak, Jean Jaurés eta Déportés delakoen karriketan. Horrez gain estüdio bat eginarazten dü egün horietan, ur isurtze edo galtzearen neürtzeko. Emaitzaren araberako lanen plangintza finkatüko da ondotik. Emaitzak jakin gabe Mauleko Ur Regiaren ardüradünak pentsatzen düe ehüneko 30a galtzen dela. Ur Regiak 23 kilometro odi küdeatzen dütü Maulen.
Véronique Etchegaray Mauleko Herriko Etxeko zerbütxüen züzendaria :

Argazkia : Artzen LetonaXiberoko 135 sustengü bildü dütü Baterak, azaroaren 30ean Maulen antolatzen düan manifestaldian parte hartzeko. Horietarik haboroenak Maulen ziren neskenegünean deiaren zergatien plazaratzeko eta argazki baten egiteko. Antolatzaileek zioten bezala Lürralde Alkargo baten aldarrikatzeko Mauleko Herriko Etxea güne egokia zen, 1929 urteala artino barnekaldeko suprefetüra beitzen. Makilekin agertü ziren argazkian, alde batetik makilak nahikuntüa, errespetüa eta ohorea irudikatzen beitü eta bestetik, makila ebilteko lagüna hona izaiten ahal beita, luze eta trabaz betirik den bide horren iragaiteko. Azaroaren 30ean neskenegünarekin Mauleko arrabotütik abiatüko da Manifestaldia 15etan ttanko.
Deialdian agertü diren Xiberotar zonbaiten lekükotarzünak :

Eüskal Lürralde kolektibitatea aldarrikatüko da azaroaren 30ean neskenegünarekin Maulen, Batera plataformak antolatzen düan manisfestaldia. Haütetsiak gehiengo haundi batez alde agertzen badira, herritarrek aldiz zer düen galtoaz, aski informatürik direnez, alde ala kontre direnez jakin nahian, Dominika Rekalt kazetalaria haien ganat joan da oharren biltzera :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan