Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aldikoan aldi
Emankizüna

Frantzia eta Nazioa
Artxiboan



Leader Eüskal Mendia, Eskualdeko Parke Naturala eta ihizteka ziren, iragan neskenegüneko Xiberoko Botingoaren urteko azken biltzarraren aipagei nausiak. Gei bakotxako lan taldeetan parte hartzera kümitatürik izan dira Herrietako ordezkariak. Botingoaren egoera ekonomiko hona ere aipatürik izan zen. Aezkoa edo Garaziko ibarrekin eramaiten den alkarlana ere azpimarratürik izan zen.
Xiberoko alderdi Komünistako kideek, Marouane Barghouti izenez berizendatü züen Mauleko René Elissabide plaza, iragan neskenegünean egin zen alkarretaratzearen karietara.
Zorroztarzünezko neurrien kontre eta Frantses gobernüaren, Medef enpresa bürüen alkartearen eta eskuina eta eskuin mütürraren probokazioneeri ihardesteko, mobilizazio kanpaña bat antolatzen dü Xiberoko alkardi komünistak. Abentüaren 2an, asteartearekin bilküra pübliko bat eginen da Mauleko zerbütxü günean Ahüzki gelan arrestiriko 18:30etan, kanpañaren zergatien zehazteko. Eskü paperak banatüko dütüe ostegünean, abentüaren 4ean eta neskenegünean abentüaren 6an, Mauleko merkatüan goizeko 9:30etan. Goizeko 11 :30etan zerbütxü günean Maulen, Palestinarekin alkartarzün bilküra ere eginen da. Ondotik eta abentüaren 13a artino jarraikiko düe herritaren informatzen Atarratzen ere besteak beste.
Gure ondarkinak norat joaiten diren jakiteak, herritarren interesa pizten dü düdarik gabe. Xiberotik, Baxenabarretik baita Biarnotik, 250 bat jente hüillantü zen iragan neskenegünean, hainbeste mintzarazi züan Mendixka ondarkintegiaren bijitatzeko. Kontrakoen ikusmoldea ez da següraski kanbiatü bijitaren ondotik bena beste hanitxek erran deiküe botzik eta lasaitürik zirela ikusitakoari esker. Goizan, haütetsiek ziren kümit eta xedearen kontrakoen onki jina üken züen bide bazterretik, jendarme andana batek eta helikopteroak zaintürik.
Eüskal herri barnekaldeko turisma xedea eta ondarkinen biltze sistima berria, aipagei nausiak ziren, Xiberoa Herri alkargoaren azken biltzarrean. Eüskal Mendia egitasmoan sartzen da turisma xedea eta Akitania eskualdeko deialdi bati arrapostü eman da. Honartürik balinbada, sos lagüntzak bildüko dira, Xibero, Baxenabarre eta Hazparne artino turisma sailan baliatzeko. Bestalde, 2015-eko üztailatik goiti, ondarkinen biltzea oso kanbiatüko da herri zonbaitetan, Xarrikotapea, Sohüta, Ezpeize, Garindaine, Lixoze, Maule, Atarratze eta Bildozen. Antolaketa berri baten prestatzen ari da herri alkargoa, ondarkin horietarik parte bat bakotxak ekarten düan heinaren arabera pakatüko delarik. Informazio zabal bat emanik date ondoko hilabeteetan.

