XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Jean Pitrau pastoralaren sartzeak 15€tan erosgei dira oraidanik, Maulen Xibero Bio salgian, Atarratze eta Mauleko turisma bülegoetan eta Xiberoko turisma bülegoaren internet günean. Xiberoko Ikastolek prestatürik leküko ekoizpenekin eginik bazkariaren leküak aldiz, etxekitzen ahal dira deitzez 06 74 96 79 38 edo 06 24 92 55 16 telefono zenbakietara.
Jean Pitrau pastorala, Atarratzen üztailaren 24ean eta agorrilaren 7an igantearekin emanen da. Goizeko 10etan meza Atarratzeko elizan, ondotik karrika üngürüa, bazkaria, 15.30etan pastoralaren emanaldia, eta ondotik besta. Agorrilaren 7an meza Maidalenako kaperan dateke. Xiberoko Botza eta Euskal Irratietan üztailaren 18tik harat, egün oroz aipamen bereziak eginen dira. 

Pastorala, kontzertü, besta , gaznaren feida animazioneak ez dira eskaz Atarratzen üda hontan.
Dinamika berri batetan da Atarratzeko herria Bastida bezala izentatürik izan ondoan.
Hartakoz ere kontzertü bat edo kür zoingeihagoka bat izanen da Atarratzeko elizan uztailaren 9an.
Ostegün hontarik aitzina abiatzen dira aldiz argazki erakusketa batekin laborantsaz izanen dena. Hilabetez ikusgei etxahun salan « Uda Lurra » izentatürik dena Benat Laborde, Mathilde Betachet, Jean Claude Elichiry eta famatürik den Bertrand Linnen argazkiak ageri dirate.

Dominique Hastoy-ek dinamika berri hori aipaten deikü:

Alozeko ikastolako haurrak pikoan dira Oldarra pastoralaren 2gerren Emanaldiaren emaiteko, uztailaren 1ean.
Lehen emanaldia ez bazen püblikoa izan, egün hartan izan züan arrakastarengatik 2. Aldikotz emanen düe Basaburuko ikastolako haurrek Oldarra pastorala.
Jean Louis eta Pascal Aramburu-k idatzirik, 2. Gerla mondiala aipatzen düan pastorala hontü düe. 4 hilabetez mustraketan aritzez, haurrak hen errola ikasi eta barnatzeko denbora üken düe.
Aktürekin pastoralaz mintzatü zaükü iulen Guiresse:

Beti bezala üda bizi izan behar lüke Xiberoan.
Pastoralada, espartinaren besta, Garindaineko festibala, Larraineko traila animazioneak ez dirate eskaz.
Animazione horik orro presentatü dütü Maule eta Atarratzeko turisma gulegoak.
Ohartarazi dü lan egiten züela bai kanpottarentako bena ere eta geienik xiberotarrentako.
Hartakoz güne hanitxetan tresna zonbait badütüe animazioneen reklamaren egiteko.
Kültüraldia librüxka beti hor bada, beren lana kanbiatü da eta informatizatü da.
Hartakoz hedatürik dira Xiberoan zehar PIMS telebista ekran elibat non ere biltzen dütüen animazioneak orro agertzen diren. Dei bat egiten düe ere antolazaleer beren animazioneko turisma gulegoari berrien helarazteko.
Zer nahi izanik sasoa denboran arabera izan behar lüke hots ekiaren esperantxa düe.

Majilou Garicoix:

So egile emendazione bat izan da 2015ean Maule Baitha zine salan.
19854 sartze izan dira, hots 2014. Urteari konparatüz, ehüneko 5,6eko emendazionea eta orotarat 333 filma hedatürik izan dira.
Horren ondorioz eta gastüen ttipitzeari esker, kontü positiboak presentatürik izan dira.
Erran behar da ere, zine eztabaida bezalako gaüaldi berreziek, haborokin bat ekarten düela, jende hanitxen jinaraztez.
Azkenik, hogei bat bolondresen inplikazioari esker ebilten da zine sala, zabalik egoiten da alkartea eta lagüntzale txerkatzen, sala hori biziarazteko interesatürik diren Xiberotar güzieri.
Henri Guérin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan