XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Prefosta alkarteak gaüaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan.
Prefosta alkartea eraiki zen Agusti Xaho sortetxean Basabürüak güne bat üken dezan animazione  sortzeko.
 Mintzaldi bat horra zaüe Ihauteri eta maskaradetaz.
 Horien aipatzeko Battitta Berrogain, aurtengo maskaradetako errejenta bai eta ere Edu Zabala hor dirate. Edu Zabalak liburu bat idatzi dü « ihauteria, gizakia naturaren kontra » izenekoa.
 Hortan esplikatzen dü haren teoria bat non ere ihauteriak antzerki mota bat diren. Antzerki hortan jenteek natürari nausitzen direla erakutsi nahi düe.
Teoria hortan 4 ihauteritan bermatzen da : Altsasu, Lantz, Zubieta bai eta Xiberoko ihauterietaz edo Maskaradetaz.
Edu Zabala:

4 hilabetez Xiberoa kurritü ondoan, maskaradaren azken emanaldia zen aste ondar hontan  Mitikilen.
Sohütako 40 bat gazteek züen aurtenko maskarada emaiten eta 15 bat herrietan izan dira.
Aurtenko berrezitarzünetan, emazteen presentzea azkarra , hala nula orai arte gizonek eramaiten züen buhame kargüa,  emazteek beste manera batez eman düe.
Ihautia aspaldian ürrentürik balinbada ere, Maskarada joanen da Xiberotik kanpo ,dagün aste ondarrean Bankarat eta maiatzean Baionarat.
Dagün urtean berriz ere maskaradak izanen dira eta Ezpeizeko gazteek dütüe emanen.

Artzen Letona jauna:


Maider Heguiapal buhame anderea:

Battitta Berrogain errejenta:

« atte hil aurretik » izeneko antzerkia lantzeko egonaldi bat ürrentü berri düe Maika etxekopar eta Miren Tirapuk.
 Aste bateko egonaldia Mauleko Tokia konpañiaren kasernan egin düe.
Aldi hontan ere bai, Maika errejentsa lanetan ariko da, Miren Tirapu antzerkilari eta idazle delarik.
Honek bere projeta presentatü dü eta lagündürik izanen da Eusko Jaurlaritzaren ganik.
 Eusko Jaurlaritzak 6.600 euro eman dizteio.
Bestalde, Zubi izeneko projetak EHko 8 antzeztoki edo teatro biltzen dütü, euskal antzerkiaren builtarazteko  xedearekin.
 Urte oroz euskal antzerki projet bat lagüntzen düe, eta aurten antzerki hau da lagündürik izanen.
Tokiako kasernarat hüllantü zaikü Ximun Uthurralt :


Antzerkiaren lehen emanaldia urtarilan date, ondotik EH osoan emaitekoa düe.

Mauleko Tokia antzerki konpainiak hilabete osoan gaüaldiak antolatzen dütü.
 Astebürü hontan hasirik 4 neskenegünetan hitzordüak badirate Tokia konpainiaren kasernan, hots mauleko zerbütxügüne kantean.
Lehen hitzordüa “one mane show edo hobeki erran “stand up” bat date.  Mété deitzen den ikusgarri edo bakarkako lan hori. Hor egünoroztako hainbat momentü hümorez aipatüko dira.
Bestalde, ondoko astebürüetan kontzertü hitzordüak badirate:
-apirilaren 16an: Thiery carrère eta Pantxix Bidart,  kantari eta gitarra joileak.
-Apirilaren 22an, hori ostiralez : Jurgi Ekiza, 8 urtez Willis Drumond talde famatüan gitar ta kantari gija erauntsirik, bakarka hasirik da eta diska bat elki berri dü.
Azkenik apirilaren 30ean: J.L. petit, J.M. Foussat, M.Pontevia hirukotea; Hiruak 30 urtez beno haboro music mündüan zinez famatüak, aldi huntan inprobisazionea düe eskeiniko.
Jakin behar da Tokia antzerki konpainiaren Kasernan publikoa ta arzaleak zinez hüllan direla, eta giro beroa sortzen dela zale. Bestalde oroer zabalik da eta prezioa libre.
Michel Foucher Tokia alkartearen presidenta:

Mauleko libürütegian , eüskaraz ,”Irakurleen kluba” sortü da eta lehen hitzordü bat emaiten da neskenegün goizan ; algarretatzearen helbürüa da libürü baten irakurtzera eta gero honen partekatzera denek algarrekin.
Lehen hitzordüarentako, Kepa Altonaga idazlearen “Back to Leizaraga”libürüa haütatü da eta idazleak parte hartüko dü eztabadan.
Maider Bedaxagar eta Ainize Madarriaga klüb honen antolazaleak:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan