XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

4 libürü agerarazi dütü Astobelarra Xiberoko argitaletxeak 2015an.
“Pik-pik”, “Natura Anderea”, “L’aube des Dragoniers’ eta “Emmene-moi au paradis” .
Hori da aipatü egin berri den beren biltzar nausian.
Alkarteak Indar bereziak egin dü Eüskarazko obren builtarazteko eta hortan ekonomikoki Xiberoa Herri alkargoaren eta Eüskararen Erakunde püblikoaren lagüngoa üken dü.
Aurtenko ez da xede eskazean, erleetaz eta laborantsa herrikoiaz bi lan prestatzen ari dira besteak beste, alkartean “zerbütxü zibikoa” egiten düen gazteen esker.
Laurent Caudine alkartearen lehendakaria:


Beren azken libürüa agerazi berri düe Cathy Constant Elissagaray-en "parcours naturaliste en pays basque" edireiten ahal da saltegietan

Xiru festibalaren 27. Edizionea kausitürik izan da Gotaine Irabarne eta Ezpeizen aurten.
Antolatzaileek egiten züen eskeintza zabal hortan, Euskel Antiqua taldearen kantaldia, Xiberoots eta hip-hop dantzarien üztartzea eta azkenik igantean Bidador pastoral ziren hitz ordü nausiak.
Proposamen nausi horiek arrakasta ederra ezagütü düe.
Mixel Etxecopar antolatzaileak botzik agertü zaikü, Eüskara beste behin Gotaineko plazaren erdian egon beita hiru egünez.
Bilana egiterakoan, akidürik izanik ere, indarrak berritürik senditzen zela baieztatü deikü, 28. edizionea gogoz beterik orai danik prestatzeko.
Mixel etchecopar antolazalea:



1985an sortü da l’arcusgi taldea eta 30 azken urteetan hainbat kantaldi eta diska egin dütü.
Korsikako talde hau sortü zen lagün zonbaiten artean, mezü zonbait hedatzeko asmoarekin .
Korsikaren askatasuna düe aipagai nausia eta horrentako izena hartü züan arma batetarik.
Haren kantore haboxienak  konposizioak dira nahiz eta polifoniko kortsikar kantore tradizional zonbait emaiten dütüen ere bai, eta euskal kantore zonbait.

Louis Franceschi , taldearen sortzailetarik bat :



Ostiral hontan hitz ordüa hen entzüteko bai eta altzukutarrak eta sohutako buhame andereak. Jai alai an 9 orenetan

Xiru festibala abiatzen da ostirale gaü hontan Ezpeizeko Elizan !!
Euskal Barrockensemble taldeak dü festibala zabaltüko. Egitarau aberats hontan, neskenegüneko egünaldia beterik dateke "casserroles" ikusgarria eta Xiberrots taldearen kontzertüarekin. Igande arrestiko pastoralak ere üken behar lüke arrakasta.
Joxemiel Bidador, Iruneko pastorala jiten da Xiberoan lehentze bere lanaren presentatzera.
Ihitz Iriart Aloztarrak parte hartü dü pastoral honen errejentgoan.
Hitz ordüa igande arrestitan dateke Gotaineko plazan bena aholkatürik zaüzüe aitzinetik leküen begiatzera
Ihitz Iriart:

Xiru festibala hüllantzen ari da !! Martxoaren 25etik 27ala. 27.aldikoz Xiru festibalak euskal kültür herrikoia barnatzen jarraikitzen dü.
 Gotaine eta Irabarnez kanpo, aurten Espeizeko elizan ibiliko da festibala ostirale gaüan.
3 egünez, üsatzen den bezala,  eskaintza aberats bat eskeiniko dü festibalak : Eiskel Antiqua taldea ostirale gaüan, « Casserolles » ikusgarria eta Xiberoots taldea neskenegünean  ala Joxe Miel Bidador Pastorala igande arrestitan.
Xiru festibalaren aipamen orrokor bat egiten deikü antolatzale den Mixel Etxekoparrek :


Programa oxoa edo egitaraua interneten edirenen düzüe :
Haatik, leküak etxekitzea aholkatürik da, Ezpeizeko elizan edo Gotaineko gelan leküak mügatürik beitira.
 Hortako  Atharratzeko turisma bulegora joaiten ahal zide edo « soule-xiberoa.fr » webgunearen bidez züen leküak begiatzen.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan