XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

« Ultimes Déchets » libürüaz solas eginen dü Itxaro Borda idazleak, BIK edo barne aldeko irakurleen klubeko kideen aitzinean. Hiz ordüa Urrietaren 8an 11orenetan Mauleko mediatekan. Ainize Madariaga :

« Comme des lions » dokümentala bada ostegün gaüan, Maule Baitha zinegelan. Ondotik eztabada bat badate Francoise Davisse film egilearekin. Dokümentalak Pariseko PSAren lantegi baten zerratze denboran filmatürik da, erakustez nola 2 urtez langileak mobilizatzen diren. Hots langileek beren arteko ezadostarzunetaz gain nola konpondü diren eta nola eztabaida eraman diren. Hitzo ordüa Gaüko 8ak30tan. Thomas Lecoeur-ek ondoko eztabaida animatüko düalarik :

Xan Alkhat aurkezlea eskerrean, Eneritz Zabaleta irabazlea erditan eta Battitte Crouspeyre esküineanJente andana hüllantu da igan neskenegünean Muskildiko Posonpes gelan, Xilaba txapelketako kanporaketen behatzeko. Nahiz eta pübliko osoa ez den horrekin ados hala nola ürrentü den kanporaketa hau :
1. Eneritz Zabaleta 359 püntürekin
2. Xumai Murua  339,5 püntürekin
3. Aitor servier 328,5 püntürekin
4. Maddi Sarasua 319 püntürekin
5. Battit crouspeyre 314.5 püntürekin
6. Ortzi Idoate 313.5 püntürekin.
Hona jenteen iritzia saioa ondotik :


Popol Bosqu antolazaletarik bat :

Eneritz Zabaleta irabazlea :

Abel Zabala epai mahaineko kidea :

Andde Carrrere kantazaleak prestatzen ari mustraka batetanAmetsen Gilika izeneko ikusgarria ari dira prestatzen Eskiulatarrak. Urrietaren 28,29 eta 31an joanen dira taula gainen Eskiulan.
Marcel Castege eta Henri Castillon antolazaleak :


Ximun Castillon kantaria :

Andde Carrere kantore eramailea :

Kantore bat :

Aurten Muskildin ageriko diren bertsolariak

Iparraldeko bertso txapelketaren kari, kanporaketa zonbait eginen dira Muskildiko Posonpes-enean. Neskenegün hontan arrestiko 5 orenetarik goiti. Aitor Servier, Battit Crouspeyre, Eneritz Zabaleta, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xumai Murua bertsolariak ikusten ahalko dira.  Xehetasünak kanporaketa animatüko düan Xan Alkhat-rekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan