Berriak

Arrats hontan Atarratzen, dantzaldi italiar bat proposatürik da merkatü estalian !
Dantzabal taldeak dü hau proposatzen, azken 3 urtetan dantza tradizionalak erakasteaz gain 2 aste oroz dantzaldiak proposatzen dütü noiztenka.
Üsü okzitaniako, bretaniako edo ere euskal herriko dantzak baldin badira ere;(mazurka, polka, zazpi jauziak…) aldi hontan Italiatik horra den talde batek du animatüko.
Eta ez beitira hanko dantzak ezagünak heben, lehenik arrestiko 6etan hasiko da iniziazione batekilan, ondotik pausa bat badate jateko eta edateko 8etarik 9etara (bakotxak bere anhoa ekarri behar dü).
Ondotik 9etan dantza saioa berriz hasiko da. Iniziazioneala joan gabe ere gauan bertan baizik agertzen ahal da.
Txapel bat üngüratüko da musikalarieri parte baten pakatzeko.
Marie Fleury Dantzabal alkarteko kidea:
Gaztelüz gaztelüz joaiten den festibal bat antolatzen dü ipar euskal herrian, eta aldikal talde desbardin batekin emaiten dütü kontzertüak baxe nafartarrak.
Aspalditik hasirik da bere lehen lana 2006an aurkeztü beitzüan eta geroztik 6 diska argitaratü beitütü.
Azken lana igaran azaroan izan da eta Festa izena dü, hortan hainbat kolaborazione egiten dütü Gozategi talde mitikoarekin adibidez.
Anne Etxegoyhen deitü dügü bere ibilbideaz elestatzeko:
Kontzertüak 9 etan hasiko dira ordüan, jakin leküak badütügüla irabazazteko arrestiko joküetan.
Gamere-Zihigako pastorala iraganik, oraikoan formatü ttipian Elkanoz haboro jakiten ahalko düzüe.
Mixel Etxekoparrek idatzirik; Maika Etxekopar, Ihitz Iriarte eta Beñat Larrori eszena gainean ikusteko parada dükezüe Mendikotako arrabotüan.
Xiberoko Botzak, Hebentik alkarteak eta Mendikoatako herriak antolatürik, Xiberoko botzaren alte.
Sartzea 10 eurotan eta hitzordüa 8 orenetan.
Maika Etxekopar:
Bertso edo kobla jeialdi bat proposatzen dü bertsolarien lagünen alkarteak igante hontan Alozen.
Ligetx xiberotar koblakariaren izenean da, eta ideia lizateke honen egonkortzea ondoko urtetan.
Lehen ürrats honentako : Joanes Etxebarria, Johane Sarraillet, Xan Alkhat, Aitor Servier, Nahia Sasco eta Irantzu Idoate.
Arrestiriko 5ak eta erditan hitz ordüa emanik da Alozeko herriko salan.
Ortzi Idoate:
« Oskaxe » izeneko ikusgarria horra da!
Oskaxeko saretegien günean emanen da setemeraren 15 14 eta 21ean.
Hortan artzaingoaz eta ihiztekaz diren jelkaldi erringarriak ageraraziko dütüe, kantorez beztitürik.
Kantarien artean, Delphine eta Béatrice, Berzaitz anaiak ala oraino Léa eta Anuxka hor izanen dira.
Leküak salgei dira turisma bulegoetan, Atharratzen Vival, Maulen prentsan, Ezpelet ostatüan Larzabalen eta xibero bion eta Oskaxen.
Frantxoa Caset eta Dominique Epherre: