Berriak

Eta orai Pagola!!!Pastoralaren zerrenda berriz lüzatzen da astelehen huntan. Biba Pagola
Pastoralak: Maskaradak:
2025 Barkoxe 2025 Lakarri
2026 Sohuta hoki 2026 Ozaze zalgize iruri mendikota
2027 Zalgize iruri 2027 Muskildi
2028 Altzuruku 2028Pettarra
2029 Aloze 2029 Larraine
2030 Idauze mendi 2030 Ligi Atherei
2031 Lakarri Altzai 2031 Urdinarbe
2032 Atarratze 2032 Hoki Sohüta
2033Garindaine
2034 Maule
2035Larraine
2036 Pettarra
2037 Ligi
2038 Eskiula
2039 Pagola
2063 Gotaine Irabarne
Xiberoko artaldeen tzintzarradak grabatüko dütü Nader Koochaki-k.
Gipuzkoako saldoekin urte lüzaz lan hori jadanik eraman ondotik, haren soinü erakuska eraman dü Maulerat « soinu pasaia » izenekoa.
Baionako euskal museoa eta EKE eüskal kültür erakundean alkarlanean partekatzen da erakuska hori.
Ber denboran, Louis Labadot Mauleko merak Yves Ugalde euskal museoa eta Baionako haütetsiari mezüa iganazi dü erraiteko Xiberoko antena ez zela aski fite horra haren gustüko.
Nader Koochakik xiberoko artalden tzintzarraden grabatzea dagün üdan hasi gei dü
Erreportajea:
Mendikotako plaza berritürik izan da azken hilabete horietan.
Etxekopaia deitzen den etxeari lotürik den eremü handian, rugbi sohoaz gain, hebentik aitzina plaza eder bat edireiten ahal da!
Arrabotüa arren, bena ere jokü eta junpagia haurrentako eta ühaitz bazterrean gozatzeko güne bat antolatürik izan dira.
Etxekopaiako etxea ere berritürik izan da sükalde berri batekin pean eta sala handi bat dantza edo arte erakuska güne bat izaten ahal dena.
Julien Lucuix:
Ostirale arratsan, Clara Auman klunak « No coffee for the Queen » « one man show » ikusgarria presentatüko dü ühaitz bazterrean Prefostak kümitatürik.
Frantzian emazte bat hirurengain hunkitzen düan gei « tabou » bat karrakatü dü: abortamentüa.
Irria, nigarra eta emozione franko biziarazi nahi dütü aitzinilat ekartez sexü eta hiltzearen tematikak.
Hitzordüa ostiralean Atharratzen 8 orenetan ekopiknikako günean. Sartzea libre da eta kutxa bat pasaraziko da artista pakatzeko.
Jakin igantean aldiz Bitxibitxi eta plannig familial alkarteek Baionako Orekako egongian jinarazten düela gaüko 7ak30tan.
Clara Aumann:
Argazkia : Aziliz Almy photographe
Urte oroz bezala, agorrila ürrentzean, Atharratzeko plaza alageratürik izanen da kontzertü eta aktibitate ezberdineri esker.
Atharratzeko besta taldean diren Jantto eta Antton Arhancet: