XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Denbora goxoarekin, püblikoa eta aktürak gozatü dira; Ligetx, 20 . mente hatsarrean bizitü den koblakariaren (bertsolari) biziaz ikastez.
80 bat aktür taula gainen, idazle eta errejent berri eta gazteekilan, Benat Larrori-k beitü testua sortü eta Xantiana Etxebest-ek saldoa eraman. Eta biek prest agertü dira ere geroarentako.
32 dantzari izan dira ere eta lan ejerra erakatsi due, eskola sortü beitüe espresuki duala bi urte horrentako eta emaitza ejerra ikusi da.
Orain erritmoz kanbiatü beharko düe gamerarrek, azken 7 hilabeteak igaran beitütüe biltzen emanaldi horrentako.
Dagün urtean, barkoxe herriaren alte izanen da pastoralaren egitera.

Aktür eta püblikoaren lekükoak:

Biideoak heben :  https://www.youtube.com/watch?v=SVJon8jSbNw&list=PLIJoPoQ7bfy2mTJPDFY4EiFn52hghL86J

 

Previous Next

Pastoral biharamenean « hebenko eta hanko » hitz ordüa proposatürik da Larrainen.

Hebentik alkarteak urte oroz proposatzen düan hitz ordüa da; aurten Mixel Etxekopar, Maika Etxekopar eta Sacha Standen izanen dira hebenko kültüraren eramaileak,

eta hankoentako Monna Hilaly eta Samir Elok, Marokeko ahaiden ekarteko.

Hitz ordüa 6orenetan Larraineko plazan emanik da lehen kontzertü batekin herritarrekin nahasirik eta bigerren kontzertü bat 8 orenetan Larraineko elizan.

Ber denboran Guillermo eta Gonzalo Etxebarriaren arte lanak ikusgei diate.

Mixel Etxekopar: 

Previous Next

Beroa markagarri izan da hor ziren bi mila jententako.

Igandean, 2000 bat jente Gamere Zihigarat hüllantü dira Liguetx Koblakariak pastoraleko lehen emanaldiarentako.

Istoriaren antzezteko, dantza kantorea eta prefosta koblak nahasirik ziren.

Maider Arrosagaray eta Anita elkegarai jenteen iritziaren biltzera joan dira: 

 

Previous Next

Düala 2 urte, xiberoko bi talde horiek haien ikusgarria bazter ützi bazüen ere, dagün urtean berriz haien ikusteko parada ükenen düzüe.
Euskal herriko orkestra sinfonikoa, Berritza alkartearekin harremanetan sartü da, xiberotar dantzariak sarrarazi nahi beitzütean haien dagün ikusgarrian.
Urtarrilan, Berritzako Topa Noka eta Kabalet-eko dantzariak Balais Malandin-eko dantzariekin nahasiko dira dantza esbardinak nahasiko dütüan ikusgarrian.
Hitzordüa ordüan Baionako Laugan Urtarrilaren 11 eta 12an !

Xehetarzünak Iban Etxegoinberri eta Graxiana Castillon-ekin:

Previous Next

Urte oroz bezala xiberoko bestak handienak antolatürik dirate Maulen.

Mauleko gazteak karraskan lanean ari dira Ostegünetik igantealat programazione aberats baten proposatzeko.

Kontzertü, apaidü, jokü eta sekuritatearen artean Xiberoko herri nausiaren gazteek badüe zer egin.

Aurtenko talde nausiak Itziaren Semea et Punttu Kakotx dirate.

Horrez gain azken urte horietan kanbiamen zonbait badira komitean, euskal giroak gero eta lekü handiago bat beitü!

Berri hartü dügü Mailen Hontas eta Elaia Sallaberemborde-ekilan:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan