XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Iragan neskenegünean hasi ziren Xiberoko eskü hüskako txapelgoako finala laurdenak Santa Grazin. Goizeko partida jokatü zen pentsatü bezala, bena beste partida bat gibeltü eta azkena Maulen jokatü züen aro txarrarengatik, Pettarrean zelüa zohardi zelarik Basabürüan ebia beitzen. Aste hontan hasirik eta astelehen oroz txapelgoa ürrentü artino, Dominika Agergarai Olhasok partiden bildümak eginen dütü Xiberoko Botzean. Neskenegün hontan (agorrilaren 9a) Bildozen izanen dira partidak: 11:00etan 3. maila, 16:00etan Exilard / Eyheramouno eta Etchegaray / Arçanuthury ariko dira, 17:00etan berriz Idiart eta Lucu, Carricart eta Elissiryen etzean.
Entzün iragan asteko partiden berri Dominika Agergarairekin:

10 urtez alkarte bürü izanik, Pierra Errezarret-ek Zibero Sports-eko bere kargüa ützi dü, taldea osagarri honean emanez segidari. Basabürüko kirol taldeak 236 lizentzitü dütü, gehiengoa neskatilak, orotara 13 talde badirade, gei eskü balu eskola.
Pierra Errezaret alkarteko bürü ohia :


Mathieu Tauzin trebazailea :

Argazkia : Philippe Duhalde.Españako biazkako txapelgoaren kontü, neskenegün hontan Mauleko Ororena Jaï-alaïean multxoko partidak jokatüko dira. Aurten halako partidak jadanik Hendaian eta Garazin jokatü ziren, eta Xiberoala lehentze gertatüko da.Txapelgoako 9. egunaldi hortan Xala eta Zubieta, Urrutikoetxea Beroiz-en kontre ariko dira. Joaneko partidan Xala eta Zubieta nausitü  ziren 22-20. Erran gabe doa neskenegüneko partida, final erdietan sailkatzeko zinez inportanta dela. Aintzin partidan 17etan, Aspe eta Asegarse empresetako jokulariak badirateke ere, Jaka eta Rezusta, Lemuno eta Larunbe-ren kontre ariko dira. 
Pilota haütatzea egin zen asteartean eta kari hortara egin alkarrizketak hor dütüzüe.
Yves Sallaberri "Xala" :

 
Mikel Urrutikoetxea : 

Mattin Albizu : 
 

Ezker paretako biazkako profezionalen txapelgoaren kontü, Xala eta Zubieta, Saralegi eta Beroitz-en etzean 22/16 nausitü dira. Partidan sartzeko eta bereziki arrabotüari egokitzeko nekeziak izan dütüe lau pilotakariek. Hortik harat Aitor Zubietak, bere aitzinekoa kintzeen finitzeko baldintza honetan ezarri dü eta Saralegi eta Beroitz-ek partida serio eta hona egin badüe ere, irabazleak ozke bat gorago ziren. Xala eta Zubietarentzat garaipenaren lortzea inportanta zen eta orai sailkapenako 3. leküan dira. 
Yves Salaberry "Xala" :


Aitor Zubieta :
 
Inaxio Errandonea :

Cédric Zamalbide :

Balentria egin düe Mauleko Futbol taldeko jokalariek, Bordelako Girondins-eko 2. taldearen kontre 3 / 2 irabaztez, neskenegünean Mauleko zelaian, Akitaniako koparen final 16.netan. Partida oso gaizki hasi züen alta, 20 minütaren bürüan 0 / 2 galtzen züen, gero gol bat ezarri düe pausa aitzin, 1 / 2, eta 2. denboraldian dominatürik izan dira bena berdintzea kausitü düe partida ürrentü aitzin. Lüzapenak jokatü dütüe eta pübliko güzia penaltietara joanen zirela uste züalarik 3. gola sartü düe bost minüta baizik ez zirelarik gelditzen. Püblikoa, jokolariak, trebazaileak eta ardüradün güziak zorionaz gainditürik birilkatü dira zelai erdian beren balentriaren ospatzeko. Agerriko orai noren kontre ariko diren final zortzigarrenetan, anartean abentüra jarraikitzen dü Mauletarrentako.
Jokülariak, trebazaleak eta ardüradünak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan