Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna



Mauletarrak nausitü dira derbian !!
Igandean dateke, arrestiko 3orenetarik goiti Mauletarren urteko partida inportantenetarik bat. Derbia galtzeaz gain, galtze batekin azken leküetan batüko dira Mauletarrak. Irabazten badüe aldiz, 2010 geroztik ez dena agitü, zertako ez goraxigo so egin. Halere Olorue faborito bezala hüllantzen da Marius Rodrigo zelaian. Berri honen aldetik Maulletarrak beren jokülariak kasik orro biltzen dûtü, saso abiatze hortan zauritü hanitx beizüen. Partidaren bizitzeko parada dükezüe xüxenean Xiberoko Botzan arrestiko 3tarik aitzina, Régis Claverien eskütik;
Olorueko eskalada txapelgoa horra da ürrietaren 3 eta 4ean.
Maulen kick boxing talde bat sortü berri da sartze hontan. Kick boxing-a: zanko eta esküekin den boxa da. Bena ez da uste bezain bortitz den kirol bat. Haatik zaintsü direnendako untsa da tentzionea askatzeko. Herabe direnentzat aldiz, konfiantsa hartzeko hon da.
Bielle Ducassou parea aija nausitü da Ospital Harrismendiri kuntre 40-20. Hortan ürrentzen da Garindaineko pelota txapelketa. Partida llabürra, oren bat beno haboro iraun düana. Ikusleetan ere 100 jende altexean baizik ez bada bildü, ostiraleko erdi finaletan doblea bazelarik. Halere pündü eder zonbaiten ikusteko parada izan da.

