XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Frantziako tracteur-pulling txapelgoako finala, igantean iraganen da Sohütan. Hitzordüa, Xanpo lizeoko ikasleek düe antolatzen, pentsatzen ahal den bezala mekanika maite beitüe eta hari lotürik diren kirol bereziak ere. Tracteur-pulling kirol mekaniko hortan, tracteur beriziek animaleko karga tiratü behar düe, ahal bezain ürrün. Igantean 30 bat parte hartzale badirateke. Lehiakako sailkapenak igante goizan eginen dira 9etarik harat eta finala arrestitan 7ak artino.

Entzün Laurent Irigoin lizeoko erakaslea :

Lehen mailako pilotariak. Argazkia : Artzen LetonaMixel Latxere eta Julien Arbeletxe nausitü dira aurtengo Xibereroko txapelgoan lehen mailan. Arbeletxe-k  3. txapela eramaiten badü, Latxere-k iragan urteko finala galdürik aurten lehentze dü eramaiten txapela. Parean Bastien Christy, Patrick Ozafrain-ekin aritü da azkenik. Bi jokalariek, alkar ez ezagützea gatik ere, ederki jokatü düe 22 puntü eginez. 2. mailan Mikael Arricau eta Eric Etxart Urdiñarbetarrak dira nausitü 30 / 21 Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi-ren kontre. 3. mailan, iragan urtean bezala adinez gaztenak dira nausitü, Denis Aguerre (14 urte) eta Patxi Cazenave 30 / 26 Sébastien Queheille eta Sébastien Arla-ren etzean.
Entzün Dominika Agergarai antolatzailea :


Bigarrena mailako pilotariak. Argazkia : Artzen Letona 3. mailako pilotariak. Argazkia : Laurentx Etchegoin.

Argazkia : Beñat DelafourcadeLiginagako Dronde aitasemeek irabazi düe, aste ondarrean iragan den Xiberoko mendi tinietako 57. auto lasterketa. Denbora txarrak baldintzatü dü lasterka. Neskenegünean Iratin, azken bi espezialak gelditürik izan ziren lanoen gatik eta igantean berdin Maidalenaren aldepean ürrentü behar izan düe. Dronde aitasemeak bürütik bürü jaun eta jabe izan dira, eta beste autoekilanko arteka geroz eta haundiago izan da beti. Bi garaipena bi urtez segidan düe Xiberoko lasterkan eta Frantziako txapelgoaren kontü aurtenko bostgarrena da. Txapelgoan düen lehen leküa azkartzen düe eta ez bada sorpresarik txapelgoa irabaziko düe aurten. Bi lasterka baizik ez dira gelditzen, Royan eta Evreux-en.

Entzün Pier Paul Dronde :


Entzün Louis Dronde : 

Entzün Adrien Queheillalt Urdiñarbeko gidaria : 

Entzün Philippe Perez Ecurie des Cimes alkarteko lehendakaria : 

Iragan urteko finalistak. Argazkia : Laurentx EtchegoinXiberoko eskü hüxka txapelgoaren finalak ostiral eta igantean jokatüko dira Urdinarbeko besten karietara. 3. mailan ostiralean 19etan Sébastien Queheille eta Sébastien Arla, Denis Aguerre eta Patxi Cazenave-n kontre ariko dira. Igantean 9.30etan 2. mailan Guillaume Bernad eta Thierry Intxastoixipi, Mikael Arricau eta Eric Etxart-en kontre. Eta lehen mailan ondotik, Mixel Latxere eta Julien Arbeletxe, Bastien Christy eta Ximun Lanbert-en kontre ariko dira.
Erik Etxart antolatzailea :

Xiberoko Mendi tinietako 57. auto lasterketa, Setemerearen 6,7 eta 8an, ostirale hontarik iganteala iraganen da. Ezpeize, Bildoze eta Maulen ostiralean, Iratin, Hegixuria, Mehatze eta Okabe neskenegünean, Eskiula, Ambeltze, Barkoxe-Zuhola eta Iruri-Maidalenan igantean, 8 espeziala eginen dütüe, izena eman düen 90 auto gidariek. Frantziako txapelgoan, parte hartzaile gehien biltzen dütüen lasterka da eta haren irabaztea garrantzi berezia dü beti.  “Ecurie des Cimes” alkarte antolatzaileak lan haundia eramaiten dü urte orotan lasterkaren antolatzeko, bena geroz eta zailagoa egiten zaio baimena güzien lortzea, arrautegiaren aldetik baita ere bereziki üngürümenaren aldetik baldintzak geroz eta zorrotzagoak beitira. Frantziako Rallye txapelgoan lehen sei leküetan sailkatü direnak abiatzean izan dira. Dronde aita-seme, joan den urteko irabazleak, txapelgoako lehen leküan direnak, irabaztera horra dira aurten ere, bena Urrutia anaiek, Poincelet-ek ala Anixet Garikoitz, bi urtez parte hartü gabe egon denak, ez düe hola amore emanen.
Entzün Jean Bernard Pinque antolatzailea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan