Maulek etxen galdü dü Blagnac-en kuntre

Inprimatu

Federal 1 heinean egoiteko xantzak ttipitzen ari dira Maulentako !Absülütoki irabazi behar züen partida galdü düe Blagnac en kuntre : 20/23.
Partida ontsa hasi ondoan, mauletarrek  hüts handiak egin dütüe eta Blagnac ek gainea hartü dü denbora erdian  20/3 irabaztez.
 Bigerren zatian hobeki irauntsi düe  xuri gorriek 3 intsegü markatüz bena berantegi zen.
Emaitza honekin, multxoko  azkenak dira ; 10 gerren leküan  14 püntüekin eta hürrüntzen ari dira bestetarik ; hala nula Lombez 9 gerren 18 puntüekin eta Agde 8 gerren 20 puntüekin.
Orai 3 partida batzen dira txapelketa ürrentzeko  eta neke date mauletarrentako ondoko partiden irabaztea.
Dagün igantean Bagneres de bigorre en ariko dira , ondotik  Lombez errezebitüko düe eta azken partida Agde en izanen da...
Phillipe Hontas:


Mathieu Cazaubon: