Xiberoko zikloak beren sasoa arrabiatzen düe martxoan

Inprimatu

UCS, Union ciclo de la Soule edo Xiberoko zikloak beren sasoa arrabiatzen düe!!
Bada orai berrogei urte beno haboro sortü dela alkartea eta orotarat 40bat lizenziadün badütüe.
Lehen elkigiak beraz abiatzen dütüe martxo hontan.
Igande oroz jüntatzen dira bizikletaren plazerantako.
12 bat dira arrahinki jiten direnak eta dener zabalik da.
Erran behar da giro hona dela eta saldoan zinez zaleago hobetzen dela.
Lehen elkigiak hein bat aija dira, berri zonbait jiten ahal dira gustin emeki emeki hobetzeko.
Maulerik abiatzen dira kaserna ohian düen egoitzan.
Martine Luchilo alkarteko kide eta idazkari: