Maule beti bizirik da!!

Inprimatu

Maule bizirik batzen da federal 1ko azken egünaldia gabe!!
Ez dateke aija, bena esperantsa ttipi bat batzen zaüe apirilaren 23anAgde-eko zelaian.
Atzo Doi doietarik nausitü dira 9-7 Lombez Samatan-ri kuntre.
Partida gaitz bat, jokü gütirekin, non ere ustikata joilek lifentzia egin düen. Patxi Ascery mauletarrak 9 püntüeren sartzez, eta Lombezeko ustikata joilea 12 püntü bazter üztez.
Jacques Vergez mauleko trebazalea :


Irabazte honekin Lombezen aitzinean iragaiten da Maule eta azken partidaren irabaztez beren leküa segürtatü lükie federal 1an...