XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

EPFL eta Kontseilü Orokorrarekin, Xiberoko lürren zerrenda estüdioa eraman dü Xiberoa Herri Alkargoak. Lan honek, lürraren erabilpenaz argazkia erakusten dü eta lan ildoak zabaltzen dütü. Etxebizitza edo ekonomiarentako nola erabilik diren lürrak erakusten dü estüdioak eta kudeatzeko tresnak zoin diren eta nolakoak izanen diren ere zehazten dü. Bestalde, lan talde bat sortüko da Herri Alkargoan eta proposatzen diren lan ildoak jorratüko dütü, xede eta proposamenak biltzarrean presentatü aitzin.

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoa Herri alkargoak bere garapen ekonomikoaren arduradün berria dü. Joël Marionek 44 urte dütü eta azken hogei urteetan, Ofiziale Kanberan, Merkataritza Kanberan edo Kontseilü Orokarra bezalako egitüretan ari izan da. Bada hilabete jadanik Xiberoan hasirik dela bere kargü berrian. Alkargoak abiarazi zütüan xedeak bürüala eraman beharko dütü hatsarre batetan. Bigerren ürratsa düke espartiñaren etxea edo ORAC, ofizialgintza eta komerzioaren arraberritze plana berriaren üngürüko xedeen aitzinaraztea.

Entzün Joël Marion Herri Alkargoako ekonomiaren ardüradün berria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Egürra energia berrigarri bezala erabilirik datekeana, lehen xedeak gogozkatzen ari dira Xiberoan. Egün horietan estudio bat hasiko da, Maule, Atharratze eta Gotainen, hiru bero sareen eraikitzea egingarri denez aztertzeko. Bero sare batek, egürrarekin hur beroa egiten düan bertz bero batetik, eraikin pübliko, enpresa edo etxe batetara, barneko berotzeko ala xahatzeko hur beroa banatüko dü. 2000 tona egür behar lirateke hiru bero sareen ibilarazteko, Xiberoko oihanek aise segürtatzen ahal düen kantitatea. Estüdioa Akitania eskualdeak dirustatzen dü eta eraikidüraren kostea Departamentüko Elektrifikazio sareak bere gain har lioke.

Entzün Bertrand d'Hults Herri Alkargoako Energia berriztagarrien sailako teknikalaria :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Aurten ere, Baratzearen erakusgiak bere jentetzea bildü dü Garindainen. Hirugerren aldikoz Garindaintarrak alkarteak baratzearen salua antolatzen züan. Erakus mahain, lili, lantari, erlezain, lürren lantzeko bekanika, horik oro ikusi ahal izan dira apirila ondarrean Garindaineko trinketa gibelean. Jenteak saldoan bildü dira mintzaldien jarraikitzeko. Garindaintarrak alkartea aski botzik agertzen da egünaldi hortaz eta herrian den dinamikaz. Ondoko hilabeteetan Garindainen izanen diren hitzordüak, pelotako masterra, Garindaineko kantaldia, mus txapelgoa eta ahatze gabe pastorala 2014ko.

Entzün Jean-François Amestoy Garindaintarrak alkarteko lehendakaria : 

1950 an atzamanik izan zen La VERNA sala, Georges Lépineux speleologoak züan lehen sartzea atzaman San Martiko Harrian. Urte bat berantago, Harum tazieff, Marcel Loubens eta Georges Lépineux lehentze sartü ziren La verna gelan. Geroztik, hur zentrala bat egin da eta turismoari zabaltü da sala. Aurten 60 urte egiten dü LA VERNA atzamanik izan zela. Aste hontako ostokadan LA VERNAren historia kontatüko deiküe, SHEM hur zentralan lan egin düan Clément Bozom-ek eta speleologen izenean Sébastien Verlhac Atarraztarrak. Aurten eginen diren animazioak aipatüko deizküe Aline Elgoyhen eta Ramuntxo Jonnet-ek.

Nola LA VERNA atzaman zen ?  Clément Bozom Ligiarra :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Nola muntatü zen xede turistikoa ? Clément Bozom :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

LA VERNAren historia. Lépineux-en sartzea ziloan, Sébastien Verlhac speleologoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Turisma eta speleoen arteko harremanak, Sébastien Verlhac :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

LA VERNAk 60 urte aurtenko animazioak, Ramuntxo Jonnet eta Aline Elgoyhen :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan