XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoko Botingoak Iratin egiten dütüan lanak ürrentzekotan dira. Etxolen arraberritze lanak ürrentürik dira jadanik eta batzarri güne berria azaroa erdisüko ürrentürik date. Beraz, negüko sasuaren hasteko oro prest izanen da. Audela, Iratiko ostatüko joanarazle berriak haütatürik izan dira. Eiheralarreko hiru gazte lanean hasiko dira abentü hatsarrean.

Entzün David Tourreuil Xiberoko Botingoako züzendaria : 

« Xeka Opari » erabilpenaren builtarazteko animazale bat hartürik izan da Pays Basque au Coeur, Hazparne, Garazi-Baigorri, Amikuze eta Xiberoko komerxanten batarzünen alkartean. Partikülarrak, enpresak ala alkarteak baliatzen ahal dütüe « Xeka Opari » delakoak. Bakotxak 10 eurokoa da eta Baxenafarroa, Xiberoko turisma bülegoetan eta paysbasqueauœur.com internet günean edirenen düzüe.

Entzün Clémence Pourillou Pays Basque au coeur komerxanten batarzüneko süstazalea : 

Arra freskatze eta azkartze lanek segitzen düe Maule gaineko gaztelüan. Xedearen lehen partea ürrentürik, setemere hontan bigerren partea hasiko düe harginek. Etxeberri enpresak dütü lanak eramaiten, Frantziako Hondarrearen arkitektoen kontrol pean. Lehen baliatzen ziren tresnekin lan egitea behartürik izan dira, ondorioz ikertzeak egin behar izan dütüe jakiteko nola ariko ziren lanean. Adibidez, harrien algar etxikiarazteko latxüna baliatürik izan da. Haitüen aldetik, eztabadak izan dira hargin eta arkitektoekin, non ondorioak ikusi diren negü hontan.

Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo enpresa bürüa eta lanen eramailea : 

« San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » bi lerra güneetako ardüradünek Transarlas xedea presentatü düe San Martiko Harrian. Xede honen helbürüa da, eski eta mendiko beste aktibitate eta inganioentako, mügaz gaintiko eremü algarrekilanko baten sortzea, edo zoin sasuan. Üda hontan, üda ala negüan erabilten ahal den lüja güne bat estrenatürik izan da San Martiko Harrian. 8000 jenteek baliatü düe eskentza berria eta garapen perspektiba honak zabaltzen dütü. 2013an, üngürümenaren hobeki ezagützeko ibilbide pedagogiko bat zabaltüko da ere. « San Martiko Harria » eta « Larra Belagua » lerra güneek, komünikazioa botz batez eginen düe hebentik aitzina, eskentza berrien ezagütarazteko.

Entzün Jean-Claude Coste Aramitze eskualdeko kontseilü orokorra : 

Jentartea  geroago eta ohartzenago da, erregei fosiloak agortzen ariko diren heinean prezioz goratüko direla eta energia berriztagarien üngürüan, bideak zabaltü behar direla. “Bizi “ mugimentüak, eta Xiberoa Herri Alkargoak antolatü mintzaldi-eztabadan hori argi baratü da. Leküko lürraldeak eskentzen dütüan paradak baliatüz eta ausardi politiko güti bat ükenez gaizak egiten ahal direla aipatü da. Bere aldetik, Xiberoa herri Alkargoak langile bat hartü dü, energia berriztagarien üngürüan lan bat egiteko, berezikiago, egürrarekin zer egin aztertzeko.

Entzün Jean-Pelle Iriart Herri Alkargoako haütetsia energia berriztagarriaz ardüratzen dena : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan